Trebi (hizkuntza portaerekin kezkatua)
Josu:
    >Zeba?

    - Esan juat beste batzutan: IKARAGARRIXA dok atzerriko berbeten ikasketen 
kontura (inglesa gehixen bat) suertatzen dan desastria.

    Jendiak pasatzen jituk ingelesa ikasten 10 EDO 12 URTE -azkar esaten da 
gero-, eta urte guzti horrek igarota, ez dok kapaza liburu baten kapitulu bat, 
20 orrialde, normal irakurtzeko, bildur barikan.  Idatzi... puffff, ezta 
ametsetan bez.

    Nire liburuteixan makina bat liburu dagoz ingelesez, eta ikasleok jota 
legenarra balira legez egiten detse ihes.

    Nire ustez, konponketa bakarra dago, eta hori eskatu gura dotzuet 
institutuetan edo unibertsitatean irakasle (Filosofian, Soziologian edo ...edo 
...) diharduzuenoi: lan bat egitea eskatzen dozuenian ESIJITU bibliografia 
moduan ingelesko liburu bat erabiltzea (edo bi, edo hiru...), titulu zehatzak. 
"HAU erabili behar dozue". Eta erdaldunei gainera euskarazko liburuak, eta 
euskaldunei espainolezkoak...

    Jakina, liburu horrek ikasleek herriko liburudendetan topatuko ez 
dittuenez, aldez aurretik zentroa arduratu behar da lortzen, behar danerako.

    Modu bakarra dago ikasleok horretan ohitu daitezen eta erreztasuna lortu 
daixen, EKINEZ, behartuz. Institutuetan ikasle bakoitzari zortzi irakaslek hori 
egingo baletse unibertsitatera (edo edozein tokitara) beste maila batez 
ailegatuko litzateke. Eta unibertsitatean be beste zortzik egingo baletse askoz 
hobeto be urtengo leukie kalera.

    Esan dot.
            Trebi.









  ----- Original Message ----- 
  From: Josu Mendicute 
  To: Eibartarrak zerrenda 
  Sent: Friday, November 30, 2007 1:12 AM
  Subject: Re: [eibar] Ustekabe.com, berriro





  On 29/11/2007, Imanol Trebiño <[EMAIL PROTECTED]> wrote:
        Hizkuntza kontuekin lotuta egon zeikeala uste neban, eta oraindik uste
    dot, baina agian ez. Galdera batzuk:

        - Espainiatik... nola kontratatzen zaitue?


  Zer esan nahi duzu "nola" esatean? Estatuan, EHtik kanpo, bi tokitan egin 
ditugu aktuazioak: Errioxa (nere kanpina) eta Castellbisbal (Catalunya). 
Aktuazio-eskaera gehienak, 5etik 4-edo, ez ditugu onartzen (baina ez 
Espainiatik datozelako, berdin EH edo Frantziakoak). Deitu izan gaituzte 
Espainia osotik gutxigora-behera eta ez ditugu aktuazioak onartu. Zergaitik? 
Azterketak, klase-egunak, beste aktuaziorik geneukalako... edo ez genuelako 
joan nahi. 
   


        - Frantziatik, distantzia berberara egonda, zure ustez, zergatik ez
    zaitue kontratatzen? 

  Deittu izan deskue, baña ez jaku interesau izan.
   


        - Zer eman dozu(e) inglesa ikasten, 12 urte?, 

  10 



    eta, orduan, zergatik ez
    webgunea ingelesez be ipini (honezkero ez badago)? 

  Momentu honetan ingelesak ez dau gure merkaturik asetzen. Akaso urte batzuk 
geroago interesatuko zaigu Frantzia baino iparralderago juatia, baina momentu 
honetan, egia esateko, ez.

   


            Trebi (hizkuntza portaerekin kezkatua)

  Zeba?
  Josu.


------------------------------------------------------------------------------


  _______________________________________________
  Mezuak bidaltzeko: [email protected]

  http://www.eibar.org/zerrenda

  harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to