Zorixoneko "mejor" erdal berbiak akatsak sortu eraitten dittu euskal idazle eta esatarien artian. Aspaldittik datorren akatsa, gero eta gehixago entzuten da baztar guztietan. "Hobe esan" idatzi eta esan egitten da "hobeto esan" idatzi eta esan biharrian. Idazle puntarenguak, esatari puntarenguak eta blogari puntarenguak egitten dabe akats hau. Eta hori konpondu egin bihar da, halako akatsak saihestia erreza da eta.
_Hiztegi batuan_: * hobe* izond. (/*hobe esan /e./ hobeki esan/) *ezkerrian akatsa dala esan nahi dau; '*e.*' erabili beharrekua: /hobeki esan/ edo /hobeto esan /*hobe izan, *hobe izaten, hobe izango / hobeko. /da/du/ ad.: /hobe dugu isildu lotsagabe gelditu baino. /(Hauxe da "hobe"kin eratu leikian aditz lokuzio bakarra: /hobe da, hobe du... /Orduan, ezin leike esan *hobe esan, *hobe ikusi, *hobe jokatu edo *hobe [izan ez den beste edozein aditz]) _Elhuyarren: _*mejor *Adj.: *hobe*. /liburu hau beste hau baino hobea da. / /*onen.* /armairu hau da onena. /*mejor *Adb.: *hobeto / hobeki.* /zuk baino hobeto egin du. / /*ondoen */ondoen zegoenean alde egin zuen. /*mejor *Adb.: *hobe. */hobe duzu isiltzea/. ************** * hobe* izenondua edo adjektibua da. Gaztelaniaz *mejor *adjektibua da, baiña adberbixua be izan leike. *hobeto/hobeki *adizlaguna edo adberbixua. Gaztelaniaz *mejor *adberbixua da baiña adjektibua be izan leike. Euskaldun zaharrak ez dabe akats hau egitten, honetan behintzat, erderian eragiñik ez dakelako. Erreza da ba, ezta? Serafin _______________________________________________ Mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
