Luistxok:
< Uste dut Javier Vizcaino bat ez dela euskal blogaria, ez dela euskal
kazetaria, ez behintzat Alvaro Bermejo Euskal Idazleen Elkartean bazkidetu
baino lehen.
-- Ni ere bat natok, euskeraz pentsatuezkero; baina ez jakixat ez ete dan
ziharo aldatzen erderaz hasiezkero. Kontua dok euskalduna=vasco parekuak
dirala edozein eskuko hiztegitan baiña...
   Dana dala, eztabaida hau ez dok bape barrixa. Pio Baroja euskal idazlia
izan ete zuan? Euskeraz galdetuezkero, ez. Erderaz galdetuezkero, sewguru
asko, bai.
   1970 hamarkadako eztabaidia...

Amatiño

--------------------------------


Fatwa bat bota nuen Volgako Batelarien aurrean lehengo eguneko Eibar.org-eko
afarian. 

1. zuena izan zen lehen literatur aldizkari digitala, aurretik sortutako
guztiak paperezkoak izan dira 2. ez da gehiago paperezko literatur
aldizkaririk sortuko euskaraz

Atzo Garik hori desmentitzeko gauza bat ekarri zidan, Txaman fanzine
literarioaren ale bat paperean. 

Bai, papera da, baina ez da sortu berria.
http://www.susa-literatura.com/emailuak/txaman/
Artxibo horretan ikusten denez, 2002an sortua da Txaman

eztabaida literarioa ere, neurri handi batean, digitala da gaur egunean.
Ikusi Koldo Izagirrek bota zuena... http://www.bazka.info/?p=266 eta
erantzun kate luzea.

Paperean ere erantzun du batek, Xabier Silveirak berak Garako zutabe batean,
baina digitalki ere badago hori:
http://www.gara.net/paperezkoa/20071221/54459/eu/Euskaraz-bada-ere

Gaztelaniaz idatzi ala ez... Nik uste dut, Juan Luis Zabalak bezala,
motibazio eta lerrokatze ideologikoan dagoela koxka, neurri batean
http://www.berria.info/blogak/zabala/index.php?blog=22&title=mundua_euskaraz
_dago&more=1&c=1&tb=1&pb=1
Izagirrek ere idatzi du gaztelaniaz, baina aski da bere titulua eta
Silveirarena konparatzea desberdintasunez jabetzeko:
Incursiones en territorio enemigo vs A las ocho en el Bule

Nik ere idazten dut gaztelaniaz, http://www.mapamovil.net baina blog
espainol samarra iruditzen zait, hor irteten zaidan hori... 

'Euskal' terminoaren defentsa militantea ere egin behar dela uste dut.
Defentsa estetikoa, akaso, Fermin Etxegoieni gaizki plagiatuz. Durangoko
Azokan erdara sobera egon daitekeela pentsatzen dutenekin, bat nator. Uste
dut Javier Vizcaino bat ez dela euskal blogaria, ez dela euskal kazetaria,
ez behintzat Alvaro Bermejo Euskal Idazleen Elkartean bazkidetu baino lehen.

Luistxo

_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to