Honen laburpen bat gaurko euskarazko egunkari bakarrian dator. Alberto Barandiaranek sinatuta: http://tinyurl.com/23w82k
Sarekua notizia da paperian, biba! Titularra: "Xabier Silveirak eta Mariasun Landak gaztelaniaz idatzi izanak eztabaida piztu du Interneten" Eztabaida osua jarraittu ez dabenendako laburpen kuriosua pentsau jata. Nik jarraitzen dot asmau ezindda ia zer dala eta idatziko ete zeben erderaz... Iban (idazle saritua ez, bestia :-) El 2008, ene 08 , a las 12:38, Luistxo Fernandez escribió: > > Fatwa bat bota nuen Volgako Batelarien aurrean lehengo eguneko > Eibar.org-eko afarian. > > 1. zuena izan zen lehen literatur aldizkari digitala, aurretik > sortutako guztiak paperezkoak izan dira > 2. ez da gehiago paperezko literatur aldizkaririk sortuko euskaraz > > Atzo Garik hori desmentitzeko gauza bat ekarri zidan, Txaman > fanzine literarioaren ale bat paperean. > > Bai, papera da, baina ez da sortu berria. http://www.susa- > literatura.com/emailuak/txaman/ > Artxibo horretan ikusten denez, 2002an sortua da Txaman > > eztabaida literarioa ere, neurri handi batean, digitala da gaur > egunean. > Ikusi Koldo Izagirrek bota zuena... http://www.bazka.info/?p=266 > eta erantzun kate luzea. > > Paperean ere erantzun du batek, Xabier Silveirak berak Garako > zutabe batean, baina digitalki ere badago hori: > http://www.gara.net/paperezkoa/20071221/54459/eu/Euskaraz-bada-ere > > Gaztelaniaz idatzi ala ez... Nik uste dut, Juan Luis Zabalak > bezala, motibazio eta lerrokatze ideologikoan dagoela koxka, neurri > batean > http://www.berria.info/blogak/zabala/index.php? > blog=22&title=mundua_euskaraz_dago&more=1&c=1&tb=1&pb=1 > Izagirrek ere idatzi du gaztelaniaz, baina aski da bere titulua eta > Silveirarena konparatzea desberdintasunez jabetzeko: > Incursiones en territorio enemigo vs A las ocho en el Bule > > Nik ere idazten dut gaztelaniaz, http://www.mapamovil.net baina > blog espainol samarra iruditzen zait, hor irteten zaidan hori... > > 'Euskal' terminoaren defentsa militantea ere egin behar dela uste > dut. Defentsa estetikoa, akaso, Fermin Etxegoieni gaizki plagiatuz. > Durangoko Azokan erdara sobera egon daitekeela pentsatzen > dutenekin, bat nator. Uste dut Javier Vizcaino bat ez dela euskal > blogaria, ez dela euskal kazetaria, ez behintzat Alvaro Bermejo > Euskal Idazleen Elkartean bazkidetu baino lehen. > > Luistxo > > _______________________________________________ > Mezuak bidaltzeko: [email protected] > > http://www.eibar.org/zerrenda > > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] _______________________________________________ Mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
