Badago gutxienez beste paperezko aldizkari bat, "Karkrak" izenekoa; duela bi ikasturte (oker ez banago) lauzpabost ale atera zituzten, paperean guztiak, oso formato fanzinero eta 80ko hamarkada-zalean. Gasteizko Letra fakultateko ikasle batzuek bultzatu zuten (Hedoi Etxarte tartean). Nik susatarrei igorri nizkien ale gehienak, batzuk paperean eta beste batzuk pdf-an; imajinatzen dut egunen batean sareratuko dituztela (Mikel Elorza hortik badago eman diezaguke, agian, honen inguruko berririk). Bestalde, gogoratu behar da paperean argitaratzen jarraitzen direla (gutxienez, seguru bat baino gehiago ahazten dudala) "Maiatz" aldizkaria, Labayruren "Idatz & Mintz", "Beterriko liburua" (honek badauka edizio elektronikoa), Idazleen Elkarteko "Hegats" eta "Kalegats", edo Tere Irastortzaren txiringito publiko- pribatuko "Luma Berrien Eleak" (honek hiruzpalau urte ditu, hots, berri samarra da). Dena den, nik ere etorkizuna aldizkari digitalena dela uste dut. Ondo izan
Iban Zaldua. > > Fatwa bat bota nuen Volgako Batelarien aurrean lehengo eguneko Eibar.org-eko afarian. > > 1. zuena izan zen lehen literatur aldizkari digitala, aurretik sortutako guztiak paperezkoak izan dira > 2. ez da gehiago paperezko literatur aldizkaririk sortuko euskaraz > > Atzo Garik hori desmentitzeko gauza bat ekarri zidan, Txaman fanzine literarioaren ale bat paperean. _______________________________________________ Mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
