Gai hauetaz piperrik ez dakit, eta nahiago jakin beharrik ez izan.

Baina, kasu bat behintzat prentsan zabaldu zen:

Espainiako zerbitzu sekretuek, arma-trafikarien bitartez, arma indartsu  
batzuk sartu omen zizkioten ETAri (irismen laburreko misil antzeko  
batzuk), detektore bat barruan zeukatenak. Gobernukoen hipotesia zen  
ETAk Madrilera eramango zituztela, atentatu handiren bat egin nahian,  
eta hala harrapatu ahalko zutela atzeman ezinda zebiltzan Madril  
komandoa.

Kontua da detektore horrek kaduzitate moduko bat zuela, nonbait, eta  
ETAk ez zituela Madrilera eraman; epea bete aurretik, zeuden tokian  
zeudela ahal zena harrapatzera joan ziren poliziak, eta Sokoa fabrikako  
zuloa deskubritu zuten.

Hori dena, prentsan etorri zena. Hala bazan ez bazan...

X.

El 11/01/2008, a las 11:49, Mikel Lizarralde escribió:

>  Igual konspirazioetan eta asko sinisten dudalako izango da.
>
> Baina RFID-az gain, ezin liteke beste teknologiaren bat existitu  
> pistola moduko armak detektatzeko? Ez dot uste GPS bat eramango  
> dutenik... baina...
>
>  Agian RFID-a eramango dute pistolek. Nahiz eta desaktibatzeko errazak  
> izan, lehenengo hori gainean daramala konturatu egin behar zara, ezta?
>
> Armen industria punta puntakoa izanda, mobitzen den diru guztiarekin,  
> ez lidake arrituko halako zerbaitek.
>
> "Anai handia" guri begira dago.
>
>
> 2008/1/11, Gari Araolaza <[EMAIL PROTECTED]>:
>> >  Lupiañezen atxiloketa irakurrita, eta Portu eta Sarasolaren  
>> atxiloketaren
>> > gorabeherak ikusita, ez dakit, baina hipotesi bat: Smith&Wesson  
>> errebolber
>> > horiek RFID txipa jarrita daukate.
>>
>> Teknologia aldetik hipotesi interesgarria benetan.
>>
>> Baina hori horrela balitz:
>>
>> - Oso erraza litzateke RFID-a anulatzea. Adibidez:
>>   
>> http://globalguerrillas.typepad.com/globalguerrillas/2006/01/ 
>> weapons_the_rfi.html
>>
>> - Nahiko gertutik bakarrik detektatu daitezke. Ez da Felix Rodriguez
>> de la Fuentek otsoei jartzen zien lepokoak bezala, urrunetik
>> jarraipena egin ahal izateko.
>>
>>
>> Gari
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:    
>> [EMAIL PROTECTED]
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
>
> -- 
> Tagzania Services
> Azitaingo Industrialdea 3K
> E-20600 EIBAR
>
> Tel: (+34) 943 82 17 80<ATT742274.txt>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to