alferrontzi baten oroitzapenak:

nik ere bh bat izan nuen, eibarkoa zenik jakin gabe artean (barka!)

hala ere, pedalei eragite horretan ni beti alfer samarra.

hor baten bat Bretainiara joan zela-eta, nik gehienez,
vuelta-a-la-costa.

esango dizuet nondik eta nola:

beasaindik zumarragara: hori zen gogorrena, eitzaga igo behar eta.

hortik zumaiara, aise, beti aldapan behera.

zumaian bainatu eta bokadilloa jan.

gero zarautza, txikito batzuk edatera.

buelta zumaiara.

urola trenean sartu bizikleta eta guzti, eta zumarragara trenez.

zumarragatik beasaina, aldapan behera, ziztu batean.

x.


El 09/01/2008, a las 17:52, Eneko Astigarraga escribió:

>  <BH izan zen nire aitaren lehen lanpostuetako bat. 1940ko
hamarkadan,
> bizikletak ez baina bonbak egiten zituen orduan.

Eta aurrerago pistolak: http://www.jaegerplatoon.net/pist_M19.jpg

> Guri, anai-arreboi, bizikleta erosi zigutenean, ume guztiek Eibarren
> egindako bizikletak geneuzkan: Orbea, GAC, Abelux edo BH.

Eta Torrot eta Zeus, eta egongo zen besteren bat. Aurrekoak bezala,
ordurako Eibartik alde eginda.

Nik BH neukan, kanbio eta frenoak Triplex, silina Ges eta katea Iris,
denak Eibarko fabriketan eginak.
Lau pinoi eta bi plato, ondo zegoen, baina lehengusu batek Zeus bat
zeukan, hobea, aluminozkoa, hura laga zidan eta haretxekin joan
nintzen Bretainaraino, Lorient-eko festibaleraino. Egia esan
kasualitatez bukatu genuen Lorient-en, pedalekin ezin gehiago eta
giroa zegoenez eta kanpina doan, bertan geratu ginen!

Onak ziren Zeus-ak, ia-ia bakarrik igotzen zituzten aldapak, ikusi
bestela:

http://www.yellowjersey.org/zeusback.jpg :-)

Oker ez banago, gero Orbeak hartu zuen Zeus.

Eneko

>
> Guk GAC, gure aitak bertan egin zuelako lan, regulazio espediente
famatu
> haietako batek kalera bidali zuen arte, 89-90 urte ingurua izango
zen.
> Lehenengo Txontan egon zen tallerra, telatuan ura zeukaten horietako
taller
> ilun bat, aitak bertatik koloretako arrainak ekartzen zizkigun
noizean
> behin.
> Gero Abadiñora joan ziren, 1974 inguruan, poligono moderno bateko
taller
> moderno batera.
> Aitak lan egiten zuen garaian, azkenengoan edo, kontatzen zuen nola
> bizikleten koadroak Taiwanetik eginda ekartzen zituzten.
>
> Elena
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:  
[EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to