Enekok:
> Eibarko biztanleriaren bilakaera aztertuz gero, nabaria da populazio
igoera (%50aren inguru) 1914-1920 urte horietan ...
I. Mundu Gerra horren sasoixan, besteak beste, halako gauzak gertatu
ziran:
- EAJak lehen garaipen elektoral handia lortu zeban: Bizkaiko
Diputaziñoa, 1917an.
- Ekonomia Hego Euskal Herrixan zoragarri zihoan, gerran zeguazenei
gauzak saltzen. Hazienda, ogasuna, ondo zihoan. 1917an Bizkaiko Diputaziñoan
aurrekontua 11'5 miloitakoa zan; 1919an, bi urte geruago 17 miloitakua.
Estaduarentzako kupoa antzera mantendu zanez (5 miloi inguruan),
Diputaziñoantzako libre geldittu zan dirua bikoiztu egin zan: 6'5etik 11'5
miloitara.
- Irakaskuntza publikoan presupuestoa be bide horretatik jun zan,
800.000 pesetetatik 1.600.000; eta partida horretatik 580.000 pezeta,
hiruren bat, euskarazko klaseak emango zittuezen eskolak subentzionatzera
bideratu ziran. Horko zati nagusixa, 375.000 pezeta, 25 ikastetxe berrien
eraikuntza %50ean finantzatzeko.
Asmua zan zonalde euskaldunetan irakaskuntza euskaraz izatea eta
espainola asignatura bat, eta zonalde erdaldunetan irakaskuntza erdaraz eta
euskara asignatura bat izatea.
Gero hori zenbateraino bete zan... Pentsa egin behar da irakaskuntzaren
eskuduntza oso-osorik elizaren eta estaduaren eskuetan zeguala eta Bizkaiko
Diputaziñoak ikasketa planak bere gustura egokitzeko zekan bide bakarra
subentzioena zala.
Europan jendia hiltzen mordoka, eta "hemen", horren kontura,
esne-maminetan. Bai, gerriak negozioak be badira. Sasoi hartan, beste
askotan lez, guretzako.
Trebi.
----- Original Message -----
From: "Eneko Astigarraga" <[EMAIL PROTECTED]>
To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]>
Sent: Thursday, January 10, 2008 5:45 PM
Subject: Re: [eibar] Pirritx, Porrotx eta Beistegitarrak
> Gaur egun, bardin gertatzen da: kargadoriak danak diferentiak!! Hori bai,
> mobil, argazki kamera, Mp3 eta abarretan...
> Dana asmatuta dago!
jajaja, arrazoia dozu Leire, zelako burukominak ematen daben!
Baina suposatzen da Eibartik Frantziako ejerzitorako egiten ziren
pistola guztiak igualak izan behar zirela, Ruby izeneko horiek.
Lehen kontratua "Gabilondo y Urresti" enpresari eman omen zioten,
baina Gerra aurrera joan ahala pistola gehiago eta gehiago eskatzen
zituzten frantzesek. Eta Gabilondonekuek ezin egin hainbeste,
horregatik hasi ziren eibarko tailar guztiak (BH, Orbea, Star, eta
beste asko) pistola horiek egiten, baina ez igual-igualak. Beraz,
fabrika bakoitzak bere arrastoa edo marka jartzen zion. Guztira miloi
bat inguru Ruby pistolak saldu ei ziran.
40 urte beranduago, Argelian, Indotxinan edo 2. Mundu Gerratean
erabiltzen ziren oraindik, txarrak izateko ez da marka makala :-(
Eibarko biztanleriaren bilakaera aztertuz gero, nabaria da populazio
igoera (%50aren inguru) 1914-1920 urte horietan
Eneko
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.