Arrazoia, Amatiño.

Beti erabili izan dut "Esperantza", baina Bilboko kale-izendegi ofizialean 
begiratuta, "Itxaropen" jartzen du. Hori bai, gaztelaniazko "Esperanza" ere 
badator kale-izendegian.

Gabriel Arestik ere aipatzen du bere poema batean (frontoiaren alboan dago, 
plaka batean):

"Askaotik sendejara
bilbaon
esperanza
oso mehar, ilun eta laburra
da".

j.


Amatiño <[EMAIL PROTECTED]> escribió:     Ez jok ipintzen "Esperanza",  
Itxaropen Kalea baino.  Monolingue hutsa¡
  
 Amatiño

  ----------------------------------------------------------------------- 


 
Esperantza kaleko frontoia da, bai. Garai batean, antza, Cine Bilbao  egon zen 
bertan.

Beti egoten da partiduren bat, eguneko edozein ordutan.  Aste barruan, goiz eta 
eguerdietan, zaharrak aritzen dira batez ere, sekulako  estiloarekin gainera. 
Ijitoak ere noizean behin, eta horiek ere ez dira  txar-txarrak izaten. 
Asteburuetan partidu ofizialagoak egoten dira, gazteen  artekoak eta.

Estanpa botxero bitxia izaten  da.

j.


Amatiño <[EMAIL PROTECTED]>  escribió:       Zazpi kalietara    juan bihar izan 
juat (Elkar, Miguel Strogoff) eta estreinako bidetik: Zingura    kalia, 
Itxaropen kalia, Unamuno Plaza... 
    
   Bidian, Begoñako    igogaillua klasikua eta, azpian, nik ezagutzen ez neban 
frontoia. Bikote bik    jiharduen pelotan alkarren kontra, laurak ni baino 
zaharraguak. Burusoillak,    belarrioste urdiñak, tripatzar galantak, BBKn 
elastiko zurixa, txikitero    amorratu plantiaz, izerdi batian baina politto 
asko pelotan.    
    
   Bilbotarren    Bilbo...
    
   Amatiño
_______________________________________________
Harpidetza    eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED]
izenburuan    jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren    konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
  

---------------------------------
 
Web Revelación Yahoo! 2007:
Premio Favorita  del Público - ¡Vota tu  
preferida!_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

       
---------------------------------

Web Revelación Yahoo! 2007:
 Premio Favorita del Público - ¡Vota tu preferida!
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to