Amatiño:
>Zazpi kalietara juan bihar izan juat (Elkar, Miguel Strogoff) eta estreinako >bidetik: Zingura kalia, Itxaropen kalia, Unamuno Plaza... > >Bidian, Begoñako igogaillua klasikua eta, azpian, nik ezagutzen ez neban >frontoia. Igogailu hori erabili nuen nik makina bat bider estudiante nintzela Begoñako pisura igotzeko. 9 pezeta kostatzen zen. Kobratzaileak hantxe bertan egiten zituen papeltxoak banatu, txanpon truke frenetiko bat. Igotzea tokatu zenean, nola ez, 11 pezetara igo zen. Goian pezetei esker bizi zen eskekoak eskertuko zuen. Potolo bizardun bat izaten zen. Urtearen parte handienean bizarduna, baina batzuetan, pezeta nahikoa izanda edo, bizarra moztuta azaltzen zen. Biribiltzearen kontrako printzipioren bat bazegoen han... Bidegi eta Diputazioak beste bat zeukaten A8rako, baina hor atzera egin behar izan dute azkenean, iruzur ebidentea espaitegian ere frogatuta geratu delako. 2008ko tarifetan 2006koei aplikatutako bi igoera "zuzen" jarri dizkiote, eta izatez, merketu ere egin dira zenbait tramo motz. Hala ere, epaiak 2006tik 2007rako igoera dekretatu zuen ez-legezkotzat, eta 2007ko tarifak izan direla faltsuak (bueltak noiz?), baina gogoratu beharra dago 2006an eta 2005ean indarrean egon zirenak ere iruzur berdinarekin kalkulatu zituztela. Luistxo _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
