Portzierto, zertan dituk "sendeja" eta "·zingira" senideko?
Amatiño

  _____  

De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Julen Gabiria
Enviado el: viernes, 18 de enero de 2008 13:45
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: Re: [eibar] Bilbotarren Bilbo


Arrazoia, Amatiño.

Beti erabili izan dut "Esperantza", baina Bilboko kale-izendegi ofizialean
begiratuta, "Itxaropen" jartzen du. Hori bai, gaztelaniazko "Esperanza" ere
badator kale-izendegian.

Gabriel Arestik ere aipatzen du bere poema batean (frontoiaren alboan dago,
plaka batean):

"Askaotik sendejara
bilbaon
esperanza
oso mehar, ilun eta laburra
da".

j.


Amatiño <[EMAIL PROTECTED]> escribió: 

Ez jok ipintzen "Esperanza",  Itxaropen Kalea baino. Monolingue hutsa¡
 
Amatiño

 ----------------------------------------------------------------------- 


Esperantza kaleko frontoia da, bai. Garai batean, antza, Cine Bilbao egon
zen bertan.

Beti egoten da partiduren bat, eguneko edozein ordutan. Aste barruan, goiz
eta eguerdietan, zaharrak aritzen dira batez ere, sekulako estiloarekin
gainera. Ijitoak ere noizean behin, eta horiek ere ez dira txar-txarrak
izaten. Asteburuetan partidu ofizialagoak egoten dira, gazteen artekoak eta.

Estanpa botxero bitxia izaten da.

j.


Amatiño <[EMAIL PROTECTED]> escribió: 

Zazpi kalietara juan bihar izan juat (Elkar, Miguel Strogoff) eta estreinako
bidetik: Zingura kalia, Itxaropen kalia, Unamuno Plaza... 
 
Bidian, Begoñako igogaillua klasikua eta, azpian, nik ezagutzen ez neban
frontoia. Bikote bik jiharduen pelotan alkarren kontra, laurak ni baino
zaharraguak. Burusoillak, belarrioste urdiñak, tripatzar galantak, BBKn
elastiko zurixa, txikitero amorratu plantiaz, izerdi batian baina politto
asko pelotan. 
 
Bilbotarren Bilbo...
 
Amatiño
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


  _____  


Web Revelación Yahoo! 2007:
Premio Favorita del Público - ¡Vota tu
<http://es.promotions.yahoo.com/revelacion2007/favoritos/>
preferida!_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.



  _____  


Web Revelación Yahoo! 2007:
Premio Favorita del Público - ¡Vota tu
<http://es.promotions.yahoo.com/revelacion2007/favoritos/> preferida!
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to