Hemen matazian hari solteren bat. Zehaztasun gehixago bihar bada 
harixari tira!

Arrastoren bat etara dau "Trunboi"k, eta ahaztu baiño lehen, hemen 
kontau destana:

Roberto Isasigandik (Callon) jaso da informaziñuau. Balentin Kortaberria 
"Sartei"kua da, Callonen aittakin hartu-emonen bat izandakua, artaldia 
dala-eta. Endoixako emakume batekin ezkondu eta oin Callonen arabera 
"Frantzian" bizi ei da. 86 urte inguru izango ei dittu. Balentin 
Kortaberrian koiñatua "Aixa" basarrikua, Iriondo deitturaz.

Serafin

> “1980ko udako bakantzetan, ordea, artzain zuberotar batekin topo egin 
> nuen Lakua (Lakora) deritzan mendi tontorrean, Erronkari eta Zuberoako 
> mugan. Hobeto esan, bera eibartarra zen, baina aldi hartan 25 urte 
> zeramatzan Zuberoan artzain, Udan Santa Graziko partean eta neguan 
> Biarnoko Xütxen (Sus). Hiru etxola ditu bereak Santa Graziko mendietan: 
> Ezkonditze (gorena) eta Larragorri eta Zardaia (beherago). 600 ardi ditu 
> bereak eta aparte 500 gehiago zaintzen ditu besterenak. Artzain honi 
> Balentin Kortaberria deritza eta berak esan zidanez –nire zalantza 
> azaldu ondoren- “txotx” batek ehun ardi omen ditu Zuberoa guztian”.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to