Bai Amatiño. Etxarrik diñuan lez, ni irakortzen nabillen ediziñua (2007, 
Erein) Etxaidek berak 1984an korrejidutakua da.

Zelako grazixia egin destan Joseban aittamena, 
korrekziño-berkorrekziño-hobetziekin... ikusten da bai, tipua super 
exhaustibua zala, eta imajinatzen dot editorian arpegixa llamadia 
pasatzen zetsenian:
- "Editore jauna, Etxaide jauna... barriro".
- "Kaixo, 294garren pajina edo orrialdean, 4garren parrafoan, hirugarren 
hizkian, "zuen" jartzen duen toki edo lekuan, "zuén" behar du. Izan ere, 
bla bla bla..."
Jua jua jua.

Imajiñatzen neban halako zeozer, ¿badakizue zergaittik? Tipuak berba 
batzu azentuau egitten dittualako, eibartzaindia estiluan. ¡Eta batuaz 
diharduala suposatzen da! Gero, bere nota-a-pie-de-pagina ugarixetan, 
gaur egunian indarrez dagozen usarixuak kuestionatzeko zalia da. Goguan 
dakat bere beste liburu baten (Purra-Purra?) "txango" berbian gaiñeko 
azalpenak... edo "hezi" eta "leziatu"-n arteko desbardinttasuna... edo 
"txehetu" eta "txautu" artekuak... baiña tira, hori ez da txarra 
neretako, kontrara.

Baiña zenbat ohartxo, erredios! Nobelian harixa galtzeko bestekuak bai. 
Hori bai txarra.

Baiña tira, harira: ¿Balentin Kortaberria honengaittik, zer? ¿Iñok ez 
daki ezer? Uste dot laster juango naizela Barkoxe aldera lagunak 
bisittau eta parrandatxo bat botatzera, igual hanguei galdetzeko 
aprobetxaukot.

-- 
---
Oier Gorosabel Larrañaga
http://www.eibar.org/blogak/orakulua


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to