Nik biak erabilten dodaz. Aldian-aldiko. Aste barruan hiruburua joateko batzutan Bizkai Bus. Beste batzutan biak batera. Kotxea eta metroa. Nire kotxeak 11 urte beteko ditu, 260.000 km egin ditu, oraindik gehiago egingo ditu. beste bat erosi beharko dot, Krak egin orduko. Bost atekoa.
Inoiz Bilboko Geltokian Termibusen, Basurton, ( Garellano ez, beste egun baten kontauko dot toponimo horren jatorria) Eibarrera doan autobusa ikustren dot, 24 edo 25. nasa, eta eibartarren hizkera, Eibarko euskeria, entzutean belarria alaitu egiten dau, alaitu egiten jata. edo ta Lea-Artibai ingurukoa entzutean. Por zierto, Metroak, Bilboko Metroak, 2012 urterako beste linea bat izango du eta lotura gehiago. Bilbao Eibarretik gertuago, http://www.euskalyvasca.com/eu/ac_detalle.html?contentName=cont_evolucion.alta_velocidad.2008.01.28§ion=ALTA_VELOCIDAD Bertoko ----- Original Message ----- From: leire narbaiza arizmendi To: Eibartarrak zerrenda Sent: Wednesday, January 30, 2008 9:28 PM Subject: Re: [eibar] Garraio publikoaren aldeko apustua ekaiñian automobilla bota neban. Eta ez dot erosi. Ez dakat premiñarik. Karuagua urtetzen desta. Ez dot esaten erosiko ez dodanik, baiña momentuz ez. Hori bai, amaittu dira kontzeruak Elgetan, antzerkixak Durangon eta Pastoralak Altzürükun. Oin kotxedun bat engaiñau bihar dot edonora juateko gabaz, edota garraio publikua aillegatzen ez dan tokixetara. Garraio publikua karua (donostiara)(, zikiña eta deserosua da askotan. Inmigrante, atso eta gaztetxuen garraiua, Elenak esan daben moduan. Automobillak estatus soziala, potentzia sexuala eta noberan "kategorixan" adierazgarri dan bittartian, garraio publikuak ez daka etorkizunik. Nik ekonomia eta militantziagaittik egitten dot. Eta militantia naiz konbentziduta nagualako. Militantzia ezin da eskatu, barrutik urten bihar detsu, komentzimendutik. Eta militantzia, edozein arlotan, ezinbestekua da. Gerra ostian euskerian militantiak egon ezik, gaur egun foro hau gaztelaniaz litzake. Seguru! leire, komentzimenduaren militante ------------------------------------------------------------------------------ _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
