>
> Josu, uste dot militantzian kontzeptu okerra dakazula, boteriak
> zabaldutako irudixa, interesatzen jakolako, hainbat kolektibo jentain
> ez-gustokuak bihurtzeko. Militante izatia ez da oihuak egittia manifa baten.
> Edo ez da hori bakarrik. Militante izateko zihero konbenziduta egon bihar
> da. Siñestuna izan. Bestela bigarren asaltuan erreta!


Ez dakit batak bestiari ez ote detsagun ulertu nahi... primeran iruditzen
jata garraio publikuan militante izatia. Militantiak biharrezkuak dira,
baiña gaur egunian garraio publikoaren militante izateko bi aukera dagoz:
1. Konbenzimenduz garraio publikoaren onuraz, prest egotea autoa albo batera
uzteko.
2. Beste erremediorik ez izatea (ikasleak, nagusiak, emakumeak,
inmigranteak).

Horren aurrean bi aukera dauzkate instituzio publikoek, garraio publikoaren
alde egingo badute:
1. Konbentzitu autoa duen jendea garraio publikoa erabiltzera, pixka bat
engainatuz.
2. Konbentzitu autoa duen jendea garraio publikoa erabiltzera, bentajak
emonez.

Gaur egungo bentajak:
-Ordutegiak lortzea zaila, bai markesinetan, bai interneten.
-Batzutan hotz, besteetan bero. Baina ez dago erdi-punturik.
-Euskotren: eserleku gogorra eta buruarentzako respaldo gabea.
-Donostiara 2 pertsona autobusez, autoz baino garestiago.

Bentajak benetakuak izan ahala, 3. militante bat jaiotzen da: interesezko
militantzia (parkingik ez, merkeagoa, etb.). Posible da (interesak
bultzatzen gaitu Bilbora Bizkaibusean joatea). Ongietorria 3. horri.
j.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to