>
> Josu, uste dot militantzian kontzeptu okerra dakazula, boteriak
> zabaldutako irudixa, interesatzen jakolako, hainbat kolektibo jentain
> ez-gustokuak bihurtzeko. Militante izatia ez da oihuak egittia manifa baten.
> Edo ez da hori bakarrik. Militante izateko zihero konbenziduta egon bihar
> da. Siñestuna izan. Bestela bigarren asaltuan erreta!


Ez dakit batak bestiari ez ote detsagun ulertu nahi... primeran iruditzen
jata garraio publikuan militante izatia. Militantiak biharrezkuak dira,
baiña gaur egunian garraio publikoaren militante izateko bi aukera dagoz:
1. Konbenzimenduz garraio publikoaren onuraz, prest egotea autoa albo batera
uzteko.
2. Beste erremediorik ez izatea (ikasleak, nagusiak, emakumeak,
inmigranteak).

Horren aurrean bi aukera:
1. Konbentzitu autoa duen jendea garraio publikoa erabiltzera, pixka bat
engainatuz.
2. Konbentzitu autoa duen jendea garraio publikoa erabiltzera, bentajak
emonez.

Garraio publikua kotxia baiño komoduagua izan leike: aparkatu biharrik ez,
bidaian denboran beste zeozer ein zeinke (irakurri, siesta..), merkeagua
da...

Baña batzutan ordutegixak lortzeko zailtasunak, tenperatura jasangaitzak,
prezixo garestixak (2 lagun baino gehiago donostiara, kotxez merkeago!!)
konbenzimenduak baiño pisu haundiagua hartzen dabe balantzan.

Militantzia bai. Baiña militantzia elikatu be ein bihar da.
j.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to