Hi juan aurretik eta gero, bihar bada... nik banajekan ETBri edo Euskadi 
Irratiari bere barri emoteko asmorik, zeozer egin zeixen edo.
 
Hi, portzierto, aurreko zapatuan, goizeko hamar aldera, entzun neuan Euskadi 
Irratian. Badakak gero edozeiñek ez dakan abilidadia, Eibarko  euskeraz berba 
egittia, baina jator eta giputz batek aitzeko moduan, izatez mailla altu 
xamarra eskatzen daben gaixetan (espeleologixia).
 
Gustura-gustura entzun neuan... Huescatik.
 
Amatiño

________________________________

De: [EMAIL PROTECTED] en nombre de oier
Enviado el: sáb 02/02/2008 23:18
Para: los ciberguays
Asunto: [eibar] eR: Balentin Kortaberria



Kaixo Serafin.
Eskerrikasko hainbeste datuengaittik, ixa ba dakagu-ta. Jakizu dana artxibatzen 
nagola eta ba gabizela planiatzen gizon hunen txerkha laster juaitia.
Ondo urtetzen bada, politta izan leike.
O.

Subject: [eibar] Balentin Kortaberria
To: Eibartarrak zerrenda <[email protected]>
Message-ID: <[EMAIL PROTECTED]>
Content-Type: text/plain; charset=ISO-8859-1; format=flowed

Harixari tiraka, Martzelino Iriondo Kortaberria-gana jo dot. Balentin,
Martzelinoren aman anaia da. "Sartei"ko semia; bizi da, 86 urte inguru.
Personaje kuriosua, fantasiosua, Endoixakua  (edo Zarautz aldekua
Martzelinok diñuanez) eban bere lehelengo andria. Ume bi euki zittuan
(neskak), andriakin banandu eta Oloron ingurura alde egin eban,
hartzekodunak be izango zittuan atzetik biharbada, epetakuak egitten
zalia ei zan-eta. Umiak Oloronen eskolatu ziran. Bera artzain Zuberoa
eta Biarnoko mendixetan; ardizain bakarrik ez eban egitten,
kontrabanduan be ibiltzen ei zan, (rona eta bestelako likore batzuek
pasatzen; batek daki zertzuk pasauko zittuan!). Isaba aldian be sarri
samar ibiltzen ei zan, Belaguatik gora ibilitta daguala bera osabiakin;
mendi ibiltari ona eta Martzelinok jarraittu ezin. Esan destanez, harek
esaten dabenari beruana kendu bihar jako. Bere artaldiak ez zirala hain
haundixak, haundikerixak kontatzeko joeria ebala. Iñon artaldiak
zaintzen bai ibiltzen zala, morroi lanian. Famelixako "ardi baltza",
halan diño bere loibiak. Alabak etortzen dira Eibarrera. Martzelinok
badauka eurekin tratua. Hartu-emonak euskeraz izaten dittuala arazo
barik; eta pentsatzekua da Eibarko euskeran izango dirala. Alabak 50
urte ingurukuak. Gazteena "Feas"-en bizi da, Oloronetik 20 bat km.
Nausiña ez da gogoratzen, baiña nahi izan ezkerik emongo destala bere
telefono numerua.

Serafin


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


<<winmail.dat>>

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to