Amatiñok:
Hi juan aurretik eta gero, bihar bada... nik banajekan ETBri edo Euskadi 
Irratiari bere barri emoteko asmorik, zeozer egin zeixen edo.

Oierrek:
Azkenaldixan oso "listo" jabizak, eta seguru hau irakortzen diharduela. Politta 
izango litzakek, geu galeperra jaso eta eurak tiro egittia. Kapazak ikusten 
jittuadaz gaiñera. Eta 86 urtetako gizonari tabarra larregi emoten badetsagu, 
aidian bialduko gaittuk seguru...

Amatiñok: 
Hi, portzierto, aurreko zapatuan, goizeko hamar aldera, entzun neuan Euskadi 
Irratian. Badakak gero edozeiñek ez dakan abilidadia, Eibarko  euskeraz berba 
egittia, baina jator eta giputz batek aitzeko moduan, izatez mailla altu 
xamarra eskatzen daben gaixetan (espeleologixia).

Oierrek:
Eskerrikasko, asko pozten nok hire iritzi honekin. Radixuan eragiña izango dok, 
seguru: oso akostunbrauta najagok publikuan berba egitten, eta landuta dakaran 
errejistro bakarra hauxe dok-eta... (izperringirako batueraz idatzi bihar 
izaten dotenian, zuzentzaillia bihar izaten juat derrigor).
O.


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to