Atzo illuntzixan, Euskadi Irratixan Elenak parte hartu izaten dauan tertulixan, preso egondako ETAko batek berba egin zeban eta, bere eritxixan, "Txelis"en eta Pikabean jarreria aitzekua ei da espetxetako egoera latzagaittik. Berak esan zebanez, inoiz gertau izaten da ekintza militarrian gogorrenak izan diranak gero kartzelan bestiak baino makalago izatia. Ez neban dana entzutzerik izan baina, entzun nebanetik, ni gehixen inpresionatu ninduana zera izan zan: Preso egondako honen ustez burruka armatuan estrategixiak indarrian jarraitzen dau. Inoiz baino gatxagoa ei da, bai, Estaduak sekula baino teknologixa hobiak eta barrixaguak dakazelako baina "beti esan izan danez,azkenean irabaziko du tenazena danak" (hitzez hitz, oso oker ez banago). Hau da, ezta dudarik txikixena be. Burruka armatua egokixa da, Euskal Herri guztian izenian dihardue, gure hobe biharrez eta, jarraitu egin bihar da, atzenian kementsuenak --ETAk ala Estaduak-- irabaziko dau-eta. Amatiño
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
