Bi aukeraren aukera, aukera zaharkitua da.
Joan ziren garaiak gizonezkoak emakumeari esaten ziona: "Atzetik ala aurretik?" 
Gizonezkoak uste zuen aukera ematen ari zitzaiola eta, behar bada, emakume 
askok ere bai. Baina hori lehen zen.
Orain emakumeak badaki hirugarren aukera ere badagoela,  ez atzetik eta ez 
aurretik, eta baita beste mila ere, aurretik nahiz atzetik, elkarrekin  
erabakiez gero.
Eta gizonak erabaki du --150.000 urte kostatu zaio gizajoari-- nondik baino 
garrantzitsuago dela nola. Eta hasi da ikasten zer den liluratu, limurtu, 
negoziatu, elkarrizketatu, eskatu, zaildu, merezi, bereganatu, emakumetu, 
gozatu etab. etab.
Eta, zenbaitek besterik uste arren, ni seguru nago aldaketa honekin, 
gizonezkoak  emakumezkoak beste edo gehiago irabazi duela. 
Egia da mutiko askok ez duela oraindik horrenbeste ikasi baina... lastima, 
ikasi orduko bizitza osoa alferrik 
joango zaie-eta.
Josu. Hi gaztea haiz... neskatilak liluratzen ikasi. Gauzarik politena da eta 
ez haiz sekula damutuko.
Amatiño 
 
 

________________________________

De: [EMAIL PROTECTED] en nombre de Josu Mendicute
Enviado el: dom 24/02/2008 6:02
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: Re: [eibar] kementasuna


Pasa den astean batek hau idatzi zidan, besteak beste:

"Nik ez dut uste borroka armatua irtenbidea denik. Baina nik ulertzen dudanez 
jasotzen ditugun eraso guztien aurrean, bizirik irauteko dagoen bide bakarra 
da. (...) bi aukera ditugu: beraien aldera pasatu, edo tinko iraun. Eta tamalez 
geratzen den bide bakarra da armatua."


Beraz, borroka armatua ez da irtenbidea, baina bada bide bakarra. Nola da hori 
posible?
http://eibar.org/blogak/josu/archive/2008/02/21/ez-naiz-demokrata
josu.


On 23/02/2008, Amat
iño <[EMAIL PROTECTED]> wrote: 

        Atzo illuntzixan, Euskadi Irratixan Elenak parte hartu izaten dauan 
tertulixan, preso egondako ETAko batek berba egin zeban eta, bere eritxixan, 
"Txelis"en eta Pikabean jarreria aitzekua ei da espetxetako egoera 
latzagaittik. Berak esan zebanez, inoiz gertau izaten da ekintza militarrian 
gogorrenak izan diranak gero kartzelan bestiak baino makalago izatia.
         
        Ez neban dana entzutzerik izan baina, entzun nebanetik, ni gehixen 
inpresionatu ninduana zera izan zan: Preso egondako honen ustez burruka 
armatuan estrategixiak indarrian jarraitzen dau. Inoiz baino gatxagoa ei da, 
bai, Estaduak sekula baino teknologixa hobiak eta barrixaguak dakazelako baina 
"beti esan izan danez,azkenean irabaziko du tenazena danak" (hitzez hitz, oso 
oker ez banago). 
         
        Hau da, ezta dudarik txikixena be. Burruka armatua egokixa da, Euskal 
Herri guztian izenian dihardue, gure hobe biharrez eta, jarraitu egin bihar da, 
atzenian kementsuenak --ETAk ala Estaduak-- irabaziko dau-eta. 
         
        
        Amatiño

        _______________________________________________
        Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
        izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
        
        Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
        


<<winmail.dat>>

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to