Pasa den astean batek hau idatzi zidan, besteak beste:

"*Nik ez dut uste borroka armatua irtenbidea denik. Baina nik ulertzen
dudanez jasotzen ditugun eraso guztien aurrean, bizirik irauteko dagoen bide
bakarra da. (...) bi aukera ditugu: beraien aldera pasatu, edo tinko iraun.
Eta tamalez geratzen den bide bakarra da armatua."
*
Beraz, borroka armatua ez da irtenbidea, baina bada bide bakarra. Nola da
hori posible?
http://eibar.org/blogak/josu/archive/2008/02/21/ez-naiz-demokrata
josu.


On 23/02/2008, Amat
iño <[EMAIL PROTECTED]> wrote:
>
>  Atzo illuntzixan, Euskadi Irratixan Elenak parte hartu izaten dauan
> tertulixan, preso egondako ETAko batek berba egin zeban eta, bere eritxixan,
> "Txelis"en eta Pikabean jarreria aitzekua ei da espetxetako egoera
> latzagaittik. Berak esan zebanez, inoiz gertau izaten da ekintza militarrian
> gogorrenak izan diranak gero kartzelan bestiak baino makalago izatia.
>
> Ez neban dana entzutzerik izan baina, entzun nebanetik, ni gehixen
> inpresionatu ninduana zera izan zan: Preso egondako honen ustez burruka
> armatuan estrategixiak indarrian jarraitzen dau. Inoiz baino gatxagoa ei da,
> bai, Estaduak sekula baino teknologixa hobiak eta barrixaguak dakazelako
> baina "beti esan izan danez,azkenean irabaziko du tenazena danak" (hitzez
> hitz, oso oker ez banago).
>
> Hau da, ezta dudarik txikixena be. Burruka armatua egokixa da, Euskal
> Herri guztian izenian dihardue, gure hobe biharrez eta, jarraitu egin bihar
> da, atzenian kementsuenak --ETAk ala Estaduak-- irabaziko dau-eta.
>
> Amatiño
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to