Tira Leire, hori neskia "autorizado" moduan agertuko zalako izango zen, ez
neskia zelako!
Diferentea da kontua biren artean eduki, eta biak kotitular moduan, edo bat
titular moduan eta bestea baimenduta moduan. Bigarren kasuan baimendutakoak
beti behar dau titularraren baimena.
Izango dira beste trabaren batzuk, baina geure belaunaldikook ez dogu ezagutu
emakumeek jarduteko gaitasuna murritzagoa izatea gizonak baino. Ez dugu
ezagutu, zorionez, eskritura bat sinatzeko, kontu bat irekitzeko edo pasaporte
bat ateratzeko gizonaren baimenik behar izatea. Mutilek
Beste gauza bat da praktika, gizartea eta horrelakoak, baina behintzat eskubide
eta betebeharretan, paperaren gainean, berdinak gara.
Elena
----- Original Message -----
From: leire narbaiza arizmendi
To: Eibartarrak zerrenda
Sent: Wednesday, February 27, 2008 5:00 PM
Subject: Re: [eibar] Emaztia
Ondo egin heban, Amatiño. Datuok personalak dittut. Zertarako nahi juan
hainbeste gauza?
Hara, iksle batek kontau jestan, oin pare bat urte, berak kontu korriete
kojuntia eukala bere mutillakin Caja Laboralian. Eta bixon izenian egon arren,
mutillana aurrian agertzen zanez, beste txartel bat eskatzeko mutillan firmia
bihar izan juan. Baiña bere mutillak txartela etaratzeko, neskiana ez. XXI.
mendian!!!
leire
2008/2/25, Amatiño <[EMAIL PROTECTED]>:
Enpresa haundi batek eskini desta oin dala pare bat ordu bezero-tarjeta
moduko bat. Trabatik kentziarren baietz esan detsat. Datuak emoten hasi eta...
erderaz:
Ezkondua?
-- Bai.
Seme-alabak?
-- Hiru.
Emaztian izena?
-- Ez, barkatu, ez detsut emaztian daturik emongo...
Bai baina, bere datuak bihar dittut...
-- Nahi dozuna baina nik ez detsut emaztian daturik emongo...
Nunbaitt pentsau dau separauta naguala eta, ahopeka, esan desta:
Nahixo badozu ez dago arazorik separauta zaozela esateko...
-- Eskerrik asko, baina ez da egixa. Ni ez nago separauta. Ni andriaz bizi
naiz.
Baina, orduan, emoidazu izena...
-- Barkatu baina ez, nere emaztia beste pertsona bat da, eta bere datuak
bihar badozuz, berak emon biharko detsuz.
Ez dot ulertzen...
-- Ba, garbi dago, ni ez nabillela munduan inoren datuak emoten.
Baina... zure andria da barren...
-- Nahiz-ta nere andria izan, ni ez naiz nor bere datuak emoteko, berak
neriak emoten ez dittuan moduan.
Baina orduan ez dago bezero-tarjetarik egitterik...
-- Bapo. Zer egingo detsagu ba¡
Gizurra dirudixan arren, tipuak berrogei urte inguru zittuan.
Amatiño
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
------------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko._______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.