Oraintxe bertan onartu dot ezkutuko zenbakidun dei bat nere mugikorrean.
Nere telefonoa daukate, baina amarekin hitz egin nahi zuten. Ni ez nago
orain amarekin, eta bere mugikorra ea emango nien. Eta nik esan diet zenbaki
izkutuko deiak onartu ere ez baditut egiten txiripaz hartu badiet (lehen ere
deitu naute eta ez dut deia onartu), are gutxiago emango niela amaren
zenbakia.

"Muchas gracias, muy amable" esan dit. Enpresa horretara itzultzen naizenean
aurrez aurre esango diet, daturik behar badute ez dezatela deitu ezkutuan.
Bestela, jai dutela.
Josu.


On 25/02/2008, Amatiño <[EMAIL PROTECTED]> wrote:
>
>  Enpresa haundi batek eskini desta oin dala pare bat ordu bezero-tarjeta
> moduko bat. Trabatik kentziarren baietz esan detsat. Datuak emoten hasi
> eta... erderaz:
>
> Ezkondua?
> -- Bai.
> Seme-alabak?
> -- Hiru.
> Emaztian izena?
> --  Ez, barkatu, ez detsut emaztian daturik emongo...
> Bai baina, bere datuak bihar dittut...
> -- Nahi dozuna baina nik ez detsut emaztian daturik emongo...
>
> Nunbaitt pentsau dau separauta naguala eta, ahopeka, esan desta:
>
> Nahixo badozu ez dago arazorik separauta zaozela esateko...
> -- Eskerrik asko, baina ez da egixa. Ni ez nago separauta. Ni andriaz bizi
> naiz.
> Baina, orduan, emoidazu izena...
> -- Barkatu baina ez, nere emaztia beste pertsona bat da, eta bere datuak
> bihar badozuz, berak emon biharko detsuz.
> Ez dot ulertzen...
> -- Ba, garbi dago, ni ez nabillela munduan inoren datuak emoten.
> Baina... zure andria da barren...
> -- Nahiz-ta nere andria izan, ni ez naiz nor bere datuak emoteko, berak
> neriak emoten ez dittuan moduan.
> Baina orduan ez dago bezero-tarjetarik egitterik...
> --  Bapo. Zer egingo detsagu ba¡
>
> Gizurra dirudixan arren, tipuak berrogei urte inguru zittuan.
>
> Amatiño
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to