Aupa:

Hauteskunde giroan barruraino sartuta, gaurko albistea da Catalunyako El 
Periodico egunkariak, Andorrako bere egunkaria erabiliko duela 
hauteskunde kanpainako aste honetan Espainiatik egin ezin dena, 
Andorratik egiteko: inkesten emaitzak jakinarazteko:

http://elecciones.elperiodicdandorra.net/

http://www.latxaga.com/2008/03/este-campo-ya-no-se-le-pueden-poner.html

Beno, hain nobedadea ez da izango hauteskunde egunean inkesten berri 
ematea, Victoria Pregok eman baitzuen horrelako zerbait 
Legebiltzarrerako 2005eko hauteskundeetan:

http://multiuser.blogsome.com/2005/04/18/numerosas-irregularidades-en-el-dia-de-las-elecciones/

http://www.elmundo.es/elmundo/2005/04/17/prego/1113741077.html

Baina nire galdera beste alde batetik doa:

Hauteskunde egunean telebistetako programa berezi guztiak 20:00ak noiz 
iritsi egoten dira, hautesleku ondoan egindako inkesten berri emateko, 
baina zer gertatzen da Kanariar Irletan? Hau da, hemen 20:00rak direnean 
eta emaitzak ematen hasten direnean, Kanarietan 19:00rak dira. Bale, 
seguraski Kanarietan ordubetean ez dute lortuko hauteskundeen emaitzak 
aldatzea, baina gertatuko balitz?

Hau da, Kanarietan 19:30etan botoa ematera joan daiteke bat, 
penintsulako datuen berri jakinda?


Mikel
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to