Domekako eleziñuen gainean:

    1. Tristia Euskal Herrixan nork aginduko daben ikusteko Espainian zer 
gertatuko den ikusi behar.

    2. Psoeak giroa berotu gura ei zeban, partizipaziñua altxatzeko, eta Ppk 
nahixago omen zeban partizipaziñua jeistea. Hala bada, nire ustez, Ppk irabazi. 
Bape berotasunik ez dot igartzen nik elekziño horren kontura. Nire posturia: 
oin dala lau urtekuak baino parte hartze dexente txikixagua.

    3. Garbi dago Pp ta Psoea bat eginda ibili dirala bestiak ezeztatzeko. Bata 
bestian kontra jarduteko plantak egitten benetan hirugarrenen kontra jardun 
dabe. Baina... funtzionatuko detse? Izquierda Unida izan zeikean kaltetu 
nagusia, baina... hain erraz irentsiko dabe amua alderdi horren jarraitzaileak? 
Galtzea gustatzen jatanez, nire apustua: ezetz, Izquierda Unida behintzat 
mantendu egingo dala, nabarmenegixak izan diralako.

    4. Eta beste alderdixak zer? Ba desapareziduta. Ez dakitt zer egingo daben, 
baina mantendu edo igo egitten badira frogatuta geldittuko da -onerako- 
hauteskunde kanpainak ez dabela ezertarako balio, eta benetan balio dabena 
urtetako biharra dala. Horregatik, besteak beste, eleziño ostian datu hau 
begiratuko dot: ia Pp eta Psoe gehituta lehen baino emaitza hobiak edo 
txarraguak atera daben.

    5. Kanpaina, euren kanpaina, eittea lortu daben bakarrak Psoe eta Pp izan 
dira, gero euren onerako edo euren kalterako egin daben... bixamonian ikusiko 
dogu.

    6. Eta galdera nausia: irabazi, nork irabaziko dau? Ba ideiarik bez, baina, 
faboritoa izan arren, nire ustez Psoea ez zan lasai egon behar.

    Astelehenian ikusiko dot nire burutaziñuak zuzenak izan diran.

    it
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to