Ni prest, Gari! Pazkua aste ostian, kanpora noia ta eta kaberetera
ordutegixa dakat, ez ahaztu!
Pentsatzen dot Matrallakon ez dala arazorik egongo
Opera bat grabau ostian, GPSa. Ez dakit karreria in crecendo doian, ala
maldan behera
leire

2008/3/21, Gari Araolaza <[EMAIL PROTECTED]>:
>
> Gehienok kanpoan ibiliko zarete, baina bueltarako balioko du mezu
> honek. Proiektu proposamen bat da, ea laguntzeko nor apuntatzen dan.
>
> Autoetan erabiltzen diren GPSetan (badakizue, nonbaitera joan eta ez
> galtzeko)  erabiliena da TomTom-a.  Horrez gain, horixe da modelo
> moldagarriena, aplikazio berriak sartu eta abarretarako.
>
> Kontua da fabrikatik gaztelania, ingles, frantsez, aleman eta abarrean
> badakartzala ahotsak, baina euskaraz ez! Orain dala pare bat urte
> Interneten aurkitu neban euskarazko ahotsa, Bizi euskaraz izeneko
> webgune batean: http://www.bizieuskaraz.com/?/?p=29  baina hori ez
> dabil gaur egun.  Bere garaian deskargatu eta jarri genduan lantokiko
> GPSan eta nahiko errore baditu.
>
> Ondoko proposamenarekin nator:  taldetxo bat elkartu, ahots berriak
> grabatu eta deskargatzeko moduan Eibar.org webgunean jartzea.
>
> Prozesua hau izango litzateke:
>
> - Testuak berriz euskaratu eta ahal den hobetoen moldatu (ordubeteko lana)
> - Grabatu (aprobetxatuz gizonezkoa eta andrazkoa grabatuko nituzke)
> (beste ordubete)
> - Irudi pare bat prestatu (ikurriña eta pantailan azalduko den
> euskaldunaren aurpegia)
> - Grabazioak prestatu eta enpaketatu (nere kontu)
> - Webgunean txukun-txukun publikatu (ordu erdiko lana)
>
> Total: Goiz/arratsalde bateko lana.
>
> Behar dugun laguntza:
>
> - Grabazioak kalitate onez egiteko toki/materiala  (matrallakon izan
> leike?)
> - Lokutoreak (toke eibartarrarekin?)
> - Diseinu/ilustratzailea.  Gauza gutxi. Honen antzerakoa:
> http://tinyurl.com/2ls6ou
> - Webgunean azalpen testuak jartzea
>
>
> Datorren astean oporretan nago, agian beste batzuk ere, eta di-da
> batean egiteko modu ona izan daiteke, goiz edo arratsalde batean, bi
> edo hiru ordutan listo!
>
> Boluntariorik? Laguntzarik?
>
>
> Gari
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to