Leirek:
>Opera bat grabau ostian...
Oraintxe pare bat egun pasauko dot Eibarren eta ikusiko dot opera zoragarri
hori erosterik doten, baina ez dot uste, umien jolastokietan ez dot uste
salduko dabenik eta.
Horretara, badago hemen Internetez erosterik?
Trebi.
----- Original Message -----
From: leire narbaiza arizmendi
To: Eibartarrak zerrenda
Sent: Friday, March 21, 2008 8:28 PM
Subject: Re: [eibar] Proiektua: GPS-rako euskarazko ahotsak
Ni prest, Gari! Pazkua aste ostian, kanpora noia ta eta kaberetera ordutegixa
dakat, ez ahaztu!
Pentsatzen dot Matrallakon ez dala arazorik egongo
Opera bat grabau ostian, GPSa. Ez dakit karreria in crecendo doian, ala
maldan behera
leire
2008/3/21, Gari Araolaza <[EMAIL PROTECTED]>:
Gehienok kanpoan ibiliko zarete, baina bueltarako balioko du mezu
honek. Proiektu proposamen bat da, ea laguntzeko nor apuntatzen dan.
Autoetan erabiltzen diren GPSetan (badakizue, nonbaitera joan eta ez
galtzeko) erabiliena da TomTom-a. Horrez gain, horixe da modelo
moldagarriena, aplikazio berriak sartu eta abarretarako.
Kontua da fabrikatik gaztelania, ingles, frantsez, aleman eta abarrean
badakartzala ahotsak, baina euskaraz ez! Orain dala pare bat urte
Interneten aurkitu neban euskarazko ahotsa, Bizi euskaraz izeneko
webgune batean: http://www.bizieuskaraz.com/?/?p=29 baina hori ez
dabil gaur egun. Bere garaian deskargatu eta jarri genduan lantokiko
GPSan eta nahiko errore baditu.
Ondoko proposamenarekin nator: taldetxo bat elkartu, ahots berriak
grabatu eta deskargatzeko moduan Eibar.org webgunean jartzea.
Prozesua hau izango litzateke:
- Testuak berriz euskaratu eta ahal den hobetoen moldatu (ordubeteko lana)
- Grabatu (aprobetxatuz gizonezkoa eta andrazkoa grabatuko nituzke)
(beste ordubete)
- Irudi pare bat prestatu (ikurriña eta pantailan azalduko den
euskaldunaren aurpegia)
- Grabazioak prestatu eta enpaketatu (nere kontu)
- Webgunean txukun-txukun publikatu (ordu erdiko lana)
Total: Goiz/arratsalde bateko lana.
Behar dugun laguntza:
- Grabazioak kalitate onez egiteko toki/materiala (matrallakon izan leike?)
- Lokutoreak (toke eibartarrarekin?)
- Diseinu/ilustratzailea. Gauza gutxi. Honen antzerakoa:
http://tinyurl.com/2ls6ou
- Webgunean azalpen testuak jartzea
Datorren astean oporretan nago, agian beste batzuk ere, eta di-da
batean egiteko modu ona izan daiteke, goiz edo arratsalde batean, bi
edo hiru ordutan listo!
Boluntariorik? Laguntzarik?
Gari
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
------------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko._______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.