Kaixo: Duela bi egun-edo saiatu nintzen honen berri bidaltzen, baina ez da agertu Eibartarrak zerrendan (ez dakit zergatik, bueltan ere ez da etorri mezua). Gariri ere bidlai nion, baina uste dut oraindik ez duela irakurri edo berak ere ez duela jaso.
http://www.zabaldu.com/3691/ahotts_euskarazko_testuak_ahoskatzen_dituen_aplikazioa/ Ahotss, euskarazko testuak ahoskatzen dituen aplikazioaren berri eman Zabaldun Xuriken-ek, Haritz Rodríguez-ek. Hona hemen frogatxo bat euskaraz nola ahoskatzen duen: http://euskaltube.com/play.php?vid=1564 Eta hona hemen ganberrada bat: gaztelerazko testua ahoskatzen. http://www.evoca.com/everyone_recording.jsp?rid=146787 Gariren asmoarekin zer ikusia izango duelakoan.... Agur. At 17:17 23/03/2008, you wrote: >Nik neure buruari promesia egina jetsat, autuan >GPSrik ez dotela jarriko euskeraz egin arte. >Horretara, zeozer egittera behartuta nagok. Bihar izanezkero nereaz kontau. > >Amatiño > >________________________________ >Kontua da fabrikatik gaztelania, ingles, frantsez, aleman eta abarrean >badakartzala ahotsak, baina euskaraz ez! Orain dala pare bat urte >Interneten aurkitu neban euskarazko ahotsa, Bizi euskaraz izeneko >webgune batean: http://www.bizieuskaraz.com/?/?p=29 baina hori ez >dabil gaur egun. Bere garaian deskargatu eta jarri genduan lantokiko >GPSan eta nahiko errore baditu. > >Ondoko proposamenarekin nator: taldetxo bat elkartu, ahots berriak >grabatu eta deskargatzeko moduan Eibar.org webgunean jartzea. > >Prozesua hau izango litzateke: > >- Testuak berriz euskaratu eta ahal den hobetoen moldatu (ordubeteko lana) >- Grabatu (aprobetxatuz gizonezkoa eta andrazkoa grabatuko nituzke) >(beste ordubete) >- Irudi pare bat prestatu (ikurriña eta pantailan azalduko den >euskaldunaren aurpegia) >- Grabazioak prestatu eta enpaketatu (nere kontu) >- Webgunean txukun-txukun publikatu (ordu erdiko lana) > >Total: Goiz/arratsalde bateko lana. > >Behar dugun laguntza: > >- Grabazioak kalitate onez egiteko toki/materiala (matrallakon izan leike?) >- Lokutoreak (toke eibartarrarekin?) >- Diseinu/ilustratzailea. Gauza gutxi. Honen antzerakoa: >http://tinyurl.com/2ls6ou >- Webgunean azalpen testuak jartzea > > >Datorren astean oporretan nago, agian beste batzuk ere, eta di-da >batean egiteko modu ona izan daiteke, goiz edo arratsalde batean, bi >edo hiru ordutan listo! > >Boluntariorik? Laguntzarik? > > >Gari >_______________________________________________ _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
