GAinbegirada bat bota najetsan, baiña ez najuan asko sakondu.

Genealogixiai buruz dakaten karpetan informaziño toneladak jakaraz. Zuendako 
nobedadia dan hori (arbol bat grafikoki egittia, eta) nik aspaldi dakat eginda. 
Eta nere formatotik hartu, eta 1000 pertsonan datuak beste formato horretan 
barriro pikatzia, tiki-tiki-tiki... bihar haundixa dok. Neretako genealogixia, 
lantzian behiñ hartzen doten gauza bat dok; tenporada baten hartu eta 3-4 hille 
pasatzen jittuat datuak biltzen, jentiari galdetzen, arbolak korreoz 
bialtzen... gero aspertu egitten nok, dana artxibau eta 2-3 urte pasatzen 
jittuadaz ezer begiratu barik... atzera tarantuladia emon arte... Oin 
desinteres fasian najagok, baiña trankil: artxibau juat asuntua, eta sasoia 
allegatzen danian begiratuko juat barriro.

O.

Luistxok:

<http://www.geni.com>Geni.com izeneko tresna polita aurkitu berri dut sarean. 
Arbola genealogikoak sortzeko gauza bat da. Erabilterraza eta oso birala.
<http://ads.publizitatea.net/adclick.php?n=a31c58b5>
[]
 
Ingelesez dago, baina oso intuitiboa da, zeure buruarekin eta zeure gurasoekin 
hasi, eta hortik, gehitu neba-arrebak, ezkontideak, eta abar. Hasieran, 
izenekin gehitu eta nahikoa, gero osatu dezakezu informazioa: jaiotza datak, 
tokiak, argazkiak, eta baita e-postak ere. 

Horrela, zure zuhaitza hedatu baduzu lehengusu batenganaino, eta haren e-posta 
jartzen baduzu, berak gonbidapena jasoko du, eta zuhaitza ere osatu ahal izango 
du horrela, bere adar propioekin. Berez da tresna birala.

Nork bere zuhaitza, eta bere senideena bakarrik ikusten du. Lagun gisa 
identifika ditzakezu beste pertsona batzuk, eta haiek zure profila ikus 
dezakete, baina ez dirudi zuhaitz grafikoa ikusterik dutenik. 
<http://www.flickr.com/photos/benbore/2368969734/>Galesko lagun baten 
pantaila-irudi honetan, bere arbola nola ikusten duen berak.

Hemen, Gari eta Oier Gorosabel Txikillana gonbidatu ditut. Garik, bere 
emaztearen laguntzarekin, berehala populatu du bere zuhaitza aereozala eta 
gordejuela (hauek ere nahiko aereo, altueran) mordo batekin. Esperantza nuen 
Txikillanak bere zuhaitza osatuko ote zuen, egina duelako sekulako ikerketa 
(aspaldi zerrenda honetan eman zigun berri), baina ez dirudi animatu denik 
oraingoz. Tira, beste inork nahi balu... azkenean igual eibarnauten arteko 
zuhaitzak bat egingo dute punturen batean (Amatiño eta Asier Sarasuak erraza 
daukate, adibidez). Oier Aereolazak ere bai, jakina.

ondo ibili!

Luistxo


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to