Eibarko San Andres elizian egon haiz inoiz han datuak biltzen? Zer moduz
jaozak han Gerra Zibil espainolaren orduko, aurreko eta osteko datuak?
Aiuntamentuan galduta dagoz eta.
it
----- Original Message -----
From: "oier" <[EMAIL PROTECTED]>
To: "los ciberguays" <[email protected]>
Sent: Sunday, April 06, 2008 11:17 PM
Subject: [eibar] Er: Geni.com, zuhaitz genealogikoak elkarlotu
GAinbegirada bat bota najetsan, baiña ez najuan asko sakondu.
Genealogixiai buruz dakaten karpetan informaziño toneladak jakaraz. Zuendako
nobedadia dan hori (arbol bat grafikoki egittia, eta) nik aspaldi dakat
eginda. Eta nere formatotik hartu, eta 1000 pertsonan datuak beste formato
horretan barriro pikatzia, tiki-tiki-tiki... bihar haundixa dok. Neretako
genealogixia, lantzian behiñ hartzen doten gauza bat dok; tenporada baten
hartu eta 3-4 hille pasatzen jittuat datuak biltzen, jentiari galdetzen,
arbolak korreoz bialtzen... gero aspertu egitten nok, dana artxibau eta 2-3
urte pasatzen jittuadaz ezer begiratu barik... atzera tarantuladia emon
arte... Oin desinteres fasian najagok, baiña trankil: artxibau juat asuntua,
eta sasoia allegatzen danian begiratuko juat barriro.
O.
Luistxok:
<http://www.geni.com>Geni.com izeneko tresna polita aurkitu berri dut
sarean. Arbola genealogikoak sortzeko gauza bat da. Erabilterraza eta oso
birala.
<http://ads.publizitatea.net/adclick.php?n=a31c58b5>
[]
Ingelesez dago, baina oso intuitiboa da, zeure buruarekin eta zeure
gurasoekin hasi, eta hortik, gehitu neba-arrebak, ezkontideak, eta abar.
Hasieran, izenekin gehitu eta nahikoa, gero osatu dezakezu informazioa:
jaiotza datak, tokiak, argazkiak, eta baita e-postak ere.
Horrela, zure zuhaitza hedatu baduzu lehengusu batenganaino, eta haren
e-posta jartzen baduzu, berak gonbidapena jasoko du, eta zuhaitza ere osatu
ahal izango du horrela, bere adar propioekin. Berez da tresna birala.
Nork bere zuhaitza, eta bere senideena bakarrik ikusten du. Lagun gisa
identifika ditzakezu beste pertsona batzuk, eta haiek zure profila ikus
dezakete, baina ez dirudi zuhaitz grafikoa ikusterik dutenik.
<http://www.flickr.com/photos/benbore/2368969734/>Galesko lagun baten
pantaila-irudi honetan, bere arbola nola ikusten duen berak.
Hemen, Gari eta Oier Gorosabel Txikillana gonbidatu ditut. Garik, bere
emaztearen laguntzarekin, berehala populatu du bere zuhaitza aereozala eta
gordejuela (hauek ere nahiko aereo, altueran) mordo batekin. Esperantza nuen
Txikillanak bere zuhaitza osatuko ote zuen, egina duelako sekulako ikerketa
(aspaldi zerrenda honetan eman zigun berri), baina ez dirudi animatu denik
oraingoz. Tira, beste inork nahi balu... azkenean igual eibarnauten arteko
zuhaitzak bat egingo dute punturen batean (Amatiño eta Asier Sarasuak erraza
daukate, adibidez). Oier Aereolazak ere bai, jakina.
ondo ibili!
Luistxo
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.