Imanol: momentuz, ni ondiok bizidunen informaziñua jasotzen dihardut; galdu 
diran artxibuak galdu dira (Eibarkua lez), eta hor dagozen artxibuak hor egongo 
dittuk iñoiz jubilatzen banaiz be. Baiña pertsonak... hórrek bizi diran artian 
harrapau bihar dira, eta dakixena entzun eta jaso. Ni ondiok ez naiz artxibuak 
arakatzen hasi.

Asier, Luistxo: pixkat hobeto ikusi dot Geni asunto hori, eta bai, Asierrek 
diñuan lez, GED artxibuak inportatzeko asmua dake, ondiok ez baiña. Hori 
gertatzen danian, orduan bai egongo naiz dakatena pasatzeko moduan. Nik 
Familytreemaker (mormoiena) eta Familysearch programekin ibiltzen naiz, GED 
beraz. Duda bat dakat baiña: fitxetan informaziño pertsonal pribatu pillua 
dakat, eta hori arazo bat izan leike ¡dra! dana batera pasau ezkeriok, ¿ezta? 
Ba dakaraz difunditzekuak ez diran gauzak.

O.



Subject: Re: [eibar] Er: Geni.com, zuhaitz genealogikoak elkarlotu
To: Eibartarrak zerrenda <[email protected]>
Message-ID: <[EMAIL PROTECTED]>
Content-Type: text/plain; charset=ISO-8859-15; format=flowed



Imanol Trebiño(e)k dio:

>>     Eibarko San Andres elizian egon haiz inoiz han datuak biltzen? Zer moduz 
>> jaozak han Gerra Zibil espainolaren orduko, aurreko eta osteko datuak? 
>> Aiuntamentuan galduta dagoz eta.
>  
>

uste dot San Andresen ez dagola ezer.

Elixako kontuak, Tolosan begiratu bihar dira.
Eta Eibarko datu asko eta asko galduta dagoz.

Toribio Etxeberria, esate baterako, ez zan jaixo  ;-) 

Oierrek:

>> Genealogixiai buruz dakaten karpetan informaziño toneladak jakaraz. Zuendako 
>> nobedadia dan hori (arbol bat grafikoki egittia, eta) nik aspaldi dakat 
>> eginda. Eta nere formatotik hartu, eta 1000 pertsonan datuak beste formato 
>> horretan barriro pikatzia, tiki-tiki-tiki... bihar haundixa dok. 
>  
>

Genealogixarako be standard batzuk dagozak, eta standardak erabiltzen 
badira datuak pikatzeko, gero ez dago arazorik fitxategixak programa 
batetik bestera eruateko.

GENI horrek be bajaukak aukeria GEDCOM fitxategixak exportatzeko (eta 
diñuanez, laster, baitta inportatzeko be).

Nik beste programa batzuk erabili izan jittuat genealogixako datuak 
kargatzeko, baina automatiko pasau jittuat batetik bestera (eta 
teorixan, GENI honetara be ekarri leikiaz).

Asier


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to