leire narbaiza arizmendi(e)k dio:
> Zurekin bat nator, Xabier!
> ni klubekua berandura arte izan nintzan. Oin ikusten dodanak penia 
> emoten desta, eta higoiña.
> Problemia da bertako partaidiak ez dakela erabagitzeko eskubiderik!
> leire
Hórrek klubetan fitxauta segitzeko, bildurra tresna bat izan da, beste 
klub askotan bezela. Miñ haundixa nabaritzen dot zure hitzetan, Leire, 
bildurretik urten eta gerokua edo.

Eleizakin oso kritikua izan arren, gauzak globalki ikusitta ezin dot 
etxian gai honen gaiñian bizittakua alboratu.

Nik aitta dakat klub horretakua. Aspaldixan ez dot uste bazkidetzari 
kaso askorik egitten detsanik, baiña bere kristau adiskidetzak fiñ 
mantentzen dittu. Eleiza nere aittak nahiko leuken bezelakua balitza, 
neu be kristau eta katoliko nitzake, baiña ez danez eta inoiz be izan ez 
danez oro har, ez bata eta ez bestia. Aittari bizkor emon netsan 
disgustua, 11-12 urtekin-edo mezetara ez juteko errebeldixan. Halandabe, 
nere errazoiak ulertu zittuala uste dot (bera Urkiko post-konfirmaziñoko 
gaztiekin monitore eta semia...).

Umetan, Sansaburu aldian bizi giñanian, San Andres parrokixara jutia 
tokatzen jatan...baiña aittak Urkiko elizatxora bideratu ninduan 
katezismora, bere kristau modelorako egokixago, pijo gitxiago eta ha 
garaixan inguruko abade aurrerakoi eta jatorrena zeualako, Don Ramon. 
Gaiñera, oin be lagun oso ona doten umetako lagunik onena Urkikua zan 
eta nik be nahixago neban.

Aspaldi ez dot aittakin eleizari buruz eztabaidatu, baiña lehen, 
asko...Euzkadiko eskumak, Españakuak edo Europakuak eleizakin zeken 
lotura ez jakon gustatzen, berantzat kontrajarrixak ziran-eta eskumako 
politika eta kristautasuna. Koittaua. Gero, democracia cristiana 
bezelako terminuak egotia be! Historia ebanjelizatzaile-zapaltzailea 
(eta asesinua), pekatariaren zigorrak, inferñuko bildurrak, aberastasun 
pilatziak...

Bestalde, aittari esker eleizaren parte izan diran edo diran pertsona 
zoragarrixak ezagutu dittut, euren aurrian txapela behin eta barriro 
kentzekuak. Tartian, Ermuko kristau bat, Santi, Brasilgo oihanian hil 
zana (multinazionalen krudelkerixa gordin asko ta asko harek kontau 
eskuzen), edo Eibarren bizi ziran monja alai, jator eta beti laguntzeko 
prest zeuazenak: Isabel, Marce eta Mercedes. Ezagututa, harritzekua zan 
gero monja zirala siñistia, kaleko bezela jazten ziran, umoretsuak 
(umorearen atal danak ikutzen, berdekerixak be normal-normal), 
langiliak, ausartak, atseginak, intelijentiak, ulerkorrak, maitakorrak 
eta marroi potolotan eskuak zabal beti, laguntzeko. Aitta bera be, 
heroinaren denbora gogorrenetan, oso aktibo ibili zan Eibarko yonkixen 
famelixeri laguntzen (gehixenbat ameri)...Horrela, umetan Eibarko yonki 
"historiko" batzuk zuzenian ezagutu nittuan, batipat bat, eta baitta 
hónen gurasuak be (alkolikuak askotan). Kontu asko heltzen ziran ume 
giñanendako be, bata berriz jausi dala, bestiak ez dakit ze lapurreta 
egin dabela, proiekto onbren hasi dala, porroak bakarrik erretzen 
zittuala, kartzelara sartu dabela...

Munilla, Ratzinger, Rouco, Escriva de Balaguer...inkisiziñua, bildurrak...

Batzuk maittasunian (gitxienguaren gitxiengua) eta bestiak boterian, 
estatusian, kontrolian...erlijiñua, atxaki ederra.


Asier Arregi



_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to