Nire ustez praktiken jatorria eta gaur egun horrek duen eragina bereiztu behar dira. Egia da gure jai egutegia santoralean oinarritzen dela, baina gero ikusi behar da Imanolek dioen moduan ea egungo jaiak erlijiosoak diren ala ez, eta batez ere guk zentzu erliosoarekin ospatzen ditugun ala ez.
Erlijoak eragina izan duen ala ez gure gizartearen konfigurazioan? Zalantzarik ez, demasa. Jarrera akonfesional batetik erlijioaren aztarna guztiei uko egin behar ote diegun? Ez, nire ustez ez dago horretarako beharrik. Hori ba erokeria eta eromena litzatekeela, eta erabat zentzubakoa. Garenak gara aurretik izan garelako, eta halakoak izan bagara onartu daigun naturaltasunez eta egokitu ditzagun gauzak gure egungo pentsamendura baina nondik gatozen ahaztu gabe. Eta ez da festa kontua bakarrik. Egin kontu gaur egun darabilgun egutegi sistema Gregoriano izena duela, antolatu zuen aita santuaren omenez. Eta igandeetan jai egitea bera erlijioari zor diogula. Frantziako iraultza ondoren estatu akonfesionala eskuratzeko bidean ahalegin handia egin zuten egutegi errepublikar bat ezartzeko. Ordurarte erlijioak konfiguratu zuen egutegiari uko egin nahi izan zioten, baina Napoleonek bukatu zuen esperimentu horrekin. Grazia egiten dit batzuri entzuten diedanean inauteriak direla ditugun jai pagano bakarretakoak eta horiek ospatu behar ditugula, paganismoa beste erlijio mota bat ez balitz bezala, eta inauteriak noiz ospatu jakiteko egutegi liturjikoari, aste-santuaren datari eta garizumaren hasierari begira ibiltzen garenean... Santo Tomas aipatu duzula Luistxo, Santo Tomas-etan txistorra jatera ateratzen zarenean neurtu daiteke elizaren eragina? oier. Luistxok: > San José., Jueves Santo, Viernes Santo, Santiago Apóstol, Asunción de > >> - Bai, baina aitortuidak Eneko, feste horrek erlijiosoki ospatzen dira?? >> Ondo jakik ezetz. Praktikan %99an ez dituk batere erlijiosoak. >> > > Osea, Imanoltxu. Jendeak adibideak eman eta eman, baina zuk ez dozu sinisten. > Honezkero Santo Tomas konbentzidu genduan > _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
