Eleizak jai kosmologiko guztiak bereganatu eta estali zittuan, juan, jesus edo san pepitoren izenean.
Zerua konkistatziaz gain lurra konkistau zeban, indar teluriko jakinak dagozen tokixetan tenplu, eleiza, katedral, basilika edo baselizak eraikitzen, kasu askotan, energiaren ikuspegitik izugarrizko maisu lanak egiten, gaur egun berdintzen oso zailak direnak (batipat XVI. mendearen aurretikoak, adornu gitxiago baina jakintza haundixagua). Eraiki ziranian, helburua ez zan pakorro baten txapa jarritta entzuten egotia, tente barrutik ibili, toki jakinetan egon eta zeru-lurrak sentitzia baino, bere diseinu kosmotelurikuari esker. Helburu espiritualez gain, gehixenak herrixan parte-hartze zuzenakin eraiki ziran hargin-maisuaren gidaritzapian, herrixan zerbitzurako, bilerak eta abar...Eleiza egon aurretik be, toki berezixak ziran, gizarte neolitikuak harri ezberdinen formaziñoz markatzen zittuanak. Ama fekundoari gurtzearen aztarnatzat (uzta-batzeari esker on jaixak eta abar), ama birjiña frijidua geratu jaku. Asier Arregi Oier Araolaza(e)k dio: > Nire ustez praktiken jatorria eta gaur egun horrek duen eragina bereiztu > behar dira. Egia da gure jai egutegia santoralean oinarritzen dela, > baina gero ikusi behar da Imanolek dioen moduan ea egungo jaiak > erlijiosoak diren ala ez, eta batez ere guk zentzu erliosoarekin > ospatzen ditugun ala ez. > > Erlijoak eragina izan duen ala ez gure gizartearen konfigurazioan? > Zalantzarik ez, demasa. Jarrera akonfesional batetik erlijioaren aztarna > guztiei uko egin behar ote diegun? Ez, nire ustez ez dago horretarako > beharrik. Hori ba erokeria eta eromena litzatekeela, eta erabat > zentzubakoa. Garenak gara aurretik izan garelako, eta halakoak izan > bagara onartu daigun naturaltasunez eta egokitu ditzagun gauzak gure > egungo pentsamendura baina nondik gatozen ahaztu gabe. > > Eta ez da festa kontua bakarrik. Egin kontu gaur egun darabilgun egutegi > sistema Gregoriano izena duela, antolatu zuen aita santuaren omenez. Eta > igandeetan jai egitea bera erlijioari zor diogula. Frantziako iraultza > ondoren estatu akonfesionala eskuratzeko bidean ahalegin handia egin > zuten egutegi errepublikar bat ezartzeko. Ordurarte erlijioak > konfiguratu zuen egutegiari uko egin nahi izan zioten, baina Napoleonek > bukatu zuen esperimentu horrekin. > > Grazia egiten dit batzuri entzuten diedanean inauteriak direla ditugun > jai pagano bakarretakoak eta horiek ospatu behar ditugula, paganismoa > beste erlijio mota bat ez balitz bezala, eta inauteriak noiz ospatu > jakiteko egutegi liturjikoari, aste-santuaren datari eta garizumaren > hasierari begira ibiltzen garenean... > > Santo Tomas aipatu duzula Luistxo, Santo Tomas-etan txistorra jatera > ateratzen zarenean neurtu daiteke elizaren eragina? > > oier. > _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
