Gaur, 99 harpidedun izanik 100.aren aldeko diarra zabaldu ostean, iritsi da
ehungarren hori, Jabier Zabaleta, Ja2, [EMAIL PROTECTED]
Horra bere aurkezpena:
>From: ja2 <[EMAIL PROTECTED]>
>Subject: Aurkezpena
>
>Kaixo denoi.
>
>Jabier Zabaleta naiz. Garai batean parte hartzen nuen, tarteka, EKBk
>gestionatzen zuen EuskaraZ zerrenda aspaldiko hartan eta, egia esan,
>hura isildu zenetik, lagunarteko horrelako foro baten falta bilatu
>izan dut. Gure herrian, Orion, sortu genuen tankerako foro bat
>('oriotarrak' deitu genion; ez gara oso orijinalak :-(; baina ez zuen
>biderik egin eta gaur egun geldituta dago.
>
>Euskara teknikari nabil Orioko Udalean eta, horrez gain, herriko
>aldizkaria argitaratzen duen Karkara kultur elkarteko kide naiz.
>Euskararen alor horretan aritua naiz, batez ere; baina, gehienen
>antzera, zaletasun zerrenda luzea osa dezaket, horrez gain: zinema,
>literatura, dibulgazio liburuak, argazkigintza, teknologia berriak,
>diseinua, perretxikoak... zer ez?
>
>Apal-apal nator, jakina, zuen txoko honetara, ahalik eta enbarazurik
>gutxiena egiteko asmoz.
>
>Eta, noizik eta behin, nire txorrada esaten uzten badidazue... pozik,
>gainera :-)
>
>Ondo-ondo bizi.
>
>Jabier Zabaleta
ongi etorri Jabier
idazteko, badakizu --> [email protected]
Zuen zaindari onena
Luistxo
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.