ongi etorri, Jabier,
beste toki batzuetan be alkartu gara, eta hamen be izango dogu alkarren
barri!
Orioko Karkara.com atarixan zeresan zuzena euki dau Jabierrek.
Bizi-bizi dabil Karkara.com.
ASier
Luistxo Fernandez(e)k dio:
> Gaur, 99 harpidedun izanik 100.aren aldeko diarra zabaldu ostean, iritsi da
> ehungarren hori, Jabier Zabaleta, Ja2, [EMAIL PROTECTED]
>
> Horra bere aurkezpena:
>
>
>> From: ja2 <[EMAIL PROTECTED]>
>> Subject: Aurkezpena
>>
>> Kaixo denoi.
>>
>> Jabier Zabaleta naiz. Garai batean parte hartzen nuen, tarteka, EKBk
>> gestionatzen zuen EuskaraZ zerrenda aspaldiko hartan eta, egia esan,
>> hura isildu zenetik, lagunarteko horrelako foro baten falta bilatu
>> izan dut. Gure herrian, Orion, sortu genuen tankerako foro bat
>> ('oriotarrak' deitu genion; ez gara oso orijinalak :-(; baina ez zuen
>> biderik egin eta gaur egun geldituta dago.
>>
>> Euskara teknikari nabil Orioko Udalean eta, horrez gain, herriko
>> aldizkaria argitaratzen duen Karkara kultur elkarteko kide naiz.
>> Euskararen alor horretan aritua naiz, batez ere; baina, gehienen
>> antzera, zaletasun zerrenda luzea osa dezaket, horrez gain: zinema,
>> literatura, dibulgazio liburuak, argazkigintza, teknologia berriak,
>> diseinua, perretxikoak... zer ez?
>>
>> Apal-apal nator, jakina, zuen txoko honetara, ahalik eta enbarazurik
>> gutxiena egiteko asmoz.
>>
>> Eta, noizik eta behin, nire txorrada esaten uzten badidazue... pozik,
>> gainera :-)
>>
>> Ondo-ondo bizi.
>>
>> Jabier Zabaleta
>
> ongi etorri Jabier
> idazteko, badakizu --> [email protected]
>
> Zuen zaindari onena
> Luistxo
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.