Ondo etorri, Jabi
Ez izan bildurrik, eta bota pentsatzen dozuna. Hamen ibiltzen gara beste
batzuk matrakia joten, eta momentuz ez gaittue bota :-)
100.ena izateko ohoria dakazu, gaiƱera.
Animau, eta parte hartu
leire
2008/4/18, Luistxo Fernandez <[EMAIL PROTECTED]>:
>
> Gaur, 99 harpidedun izanik 100.aren aldeko diarra zabaldu ostean, iritsi
> da ehungarren hori, Jabier Zabaleta, Ja2, [EMAIL PROTECTED]
>
> Horra bere aurkezpena:
>
>
> >From: ja2 <[EMAIL PROTECTED]>
> >Subject: Aurkezpena
> >
> >Kaixo denoi.
> >
> >Jabier Zabaleta naiz. Garai batean parte hartzen nuen, tarteka, EKBk
> >gestionatzen zuen EuskaraZ zerrenda aspaldiko hartan eta, egia esan,
> >hura isildu zenetik, lagunarteko horrelako foro baten falta bilatu
> >izan dut. Gure herrian, Orion, sortu genuen tankerako foro bat
> >('oriotarrak' deitu genion; ez gara oso orijinalak :-(; baina ez zuen
> >biderik egin eta gaur egun geldituta dago.
> >
> >Euskara teknikari nabil Orioko Udalean eta, horrez gain, herriko
> >aldizkaria argitaratzen duen Karkara kultur elkarteko kide naiz.
> >Euskararen alor horretan aritua naiz, batez ere; baina, gehienen
> >antzera, zaletasun zerrenda luzea osa dezaket, horrez gain: zinema,
> >literatura, dibulgazio liburuak, argazkigintza, teknologia berriak,
> >diseinua, perretxikoak... zer ez?
> >
> >Apal-apal nator, jakina, zuen txoko honetara, ahalik eta enbarazurik
> >gutxiena egiteko asmoz.
> >
> >Eta, noizik eta behin, nire txorrada esaten uzten badidazue... pozik,
> >gainera :-)
> >
> >Ondo-ondo bizi.
> >
> >Jabier Zabaleta
>
> ongi etorri Jabier
> idazteko, badakizu --> [email protected]
>
> Zuen zaindari onena
> Luistxo
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.