"Tassoti gudari"ri buruzko mailak inadarrak galtzen ari direla dirudixan 
momentu honetan, komentarixo batzuk: Gai honi buruz Luistxok Atotxako tunelian 
idatzitxako pintadia aipatu ebanetik liluratuta nago.Batzuetan faxista kutsuko 
pintadia ein eban majadero gordinak nola idazten ikasteko gai izan ote zan 
galdetzen diot nere buruari, eta beste batzuetan, umore baltzaren harri bitxi 
bat dalakuan nago eta barriari ezin eutsitxa egoten naiz.
 
Dana dala gauza askotaz idazteko atxikixa ederra suertau da. Kuriosidade 
haundixakin irakurri ditxut identidadieri buruzko iritxixak,estadu ezberdinen 
label demokratikueri buruzkuak, nola Zapaterok, Sarkozyk, Putinek eta akaso 
Herbereetako erreginak edo turkiako sultanak zilegitasuna emon leikien 
Espainiako selekziñuaren alde edo aurka fundamento arrazional pixkat batekin 
egotiari, eta nortzuk urtengo eben edo genduan garaile "patrioterismo" 
lehiaketa batian.
 
Faltan bota izan dotena (ez ditxut mail guztiak irakurri eta biharbada oker 
nabil) politikatik eta estetikatik kanpo naziño edo estatu bakoitxarekin 
ditxugun harreman senduak bihardan moduan aipatzia:
 
Nik Espainian ikaragarri maite ditxudan lagun pila bat ditxut eta euren 
sentimenduak aintzakotzat ditxut. Gaztelania nire kulturaren eta bizitzaren 
zati garrantzitsuenetako bat da eta hizkuntza honetan ere mundua ulertu, gozatu 
eta barneratu dot. Frantzian, Saboian eta Alsazian lan eitxen egon nintzanian 
adiskide onak eta leialak egin nitxuan eta eurekin egon naiz telebisiño aurrian 
euen foball eta rugby selekziñuak bultzatzen... eta horrela jarraitxuz, toki 
geixenetan bihotz eta sentimentu pusketa batzuk dakaraz.
Sentimentu hauek, eta zorionez dala usten dot, euskal herrixari buruz lehen 
aipatutako politiko ergel guzti hoien aktitudiak emoten doztan atzerakadak 
baino pixu gehixao dakelakuan nago.
 
Jarraitxu aurretik, aspaldi erabaki nebala foballa eta bere ingurua arrazoiaren 
eta lojikaren kanpo lur askeak izendtzea eta emoziñuen eta sentimenduen 
agindupian kudeatu beharreko errepublika bihurtzia.
Foballian neretzat bakarrik bi talde daoz: Athletixa eta Mantxester United. "Me 
ponen" (Nola esan hau euskera freskuan?). Arimia edo dana dala zeruetara edo 
infrañura eruaten dezte eta astelehen goixak gozotu edo ozpindu. Baina foballa 
eta rugbyxa asko gustatze jataz eta ahal ditxudan partidurik gehixen ikusten 
ditxut, eta neuriak egon ezik neure tripak artzen dabe erabakixa zeinen alde 
edo zeinen kontra juan:
ESpaña- Rusia, Rusian alde
España- Alemania, Alemanen alde
España - Italia, Españian alde..... eta ezin dotzuet esplikau zergaitxik!! 
  


Date: Tue, 1 Jul 2008 20:56:55 +0100From: [EMAIL PROTECTED]: [EMAIL PROTECTED]: 
Re: [eibar] Tassotti gudari



etxeko partiduak , bai, baina Euskadiko Kopa ez dau zertan Bilbon izan behar, 
Sestaoko Las Llanasen, Barakaldoko Lasesarren, Irungo GAl stadiumean, 
Tolosako Berazubin, aitzen, 
Supermendikute
 ah Athletic Club, Bilbao.
 
"bilbado"    jarri dozu....  Txiterako joera?
 
Aspaldiko  esaera Bilbaori buruz 
http://www.euskadi.net/euskara_berripapera/erdaraz/04cas.pdf,
Enaz  bilbotarra. 
Bilbao, berez  zazpi kaleak,  Abando,  Begoña  eta Deustu inguruko herriak, 
errepublikak.
Beste egun baterako itxiko ditugu.
 
Bertoko

----- Original Message ----- 
From: Josu Mendicute 
To: Eibartarrak zerrenda 
Sent: Monday, June 30, 2008 10:05 PM
Subject: Re: [eibar] Tassotti gudari
Athletic de Bilbado - Aurrera de Ondarroa Ipuruan? Lotsa hori San Mamesen 
jokatzeko ala?j.
2008/7/1 Bertoko <[EMAIL PROTECTED]>:


Eibarren jokatuko da partidua.
Dana izan behar dau Bilbon ala  ? 
 
Bertoko




----- Original Message ----- 
From: Josu Mendicute 
To: Eibartarrak zerrenda 
Sent: Monday, June 30, 2008 9:36 PM
Subject: Re: [eibar] Tassotti gudari
Bai, Bertoko, ikusiko dozue independentzia lortzen dogunean eta San Mamesen 
Aurrera de Ondarroak jokatzen dabenian!! Bilboko dendari ta tabernari danak 
Espainiar batasunaren alde, ikusiko dozu zein laster...j.
2008/6/30 Bertoko <[EMAIL PROTECTED]>:
 Ni ez noa,  enaiz   joaten  Espainiako liga ikustera, Bilboko Atletikabaino.  
eta San Mamesa datozen   gonbidatuak ikustera baino,han-hor-hemengoak. Oraingoz 
hor jokatzea  koiuntura  hutsa da. . Erabakitzeko izan. Ausardiaizan  behar 
dute Gª  Macuak   eta taldekoek .  Oraingoz ez dute.   Espainianeroso 
dira.Athletixa  beste kontu bat da,  beste horren beste Erreala, izen 
monarkikoaizan arren. ( lege konkutrasala  eta   kontuok tarteko  hor  egon 
diran"agintariak".  _ besre kontu bat da horiBalegoz hauen antzera 
http://www.scotprem.com/content/ askoz be hobeto,Aviron eta  Biarrizteko 
Olinpikegaz,   FC Urepel en kontra. Beste kuku batekjoko leuke.Eta barriz diot  
galde dezatela danean eta  danetara, espainardoak,kakinetara   zein  
musean.200-0  bada oso ondo, 1-0 galtzen badute nahikoa. Hiper-nazionalismoa, 
una grande-libre    http://www.upyd.es/eta Atzoko el mundoko Pdedro Jode 
Ramirezen artikulua. Todo-unoa.Ez ditut irakurri Marca, ezta As, bez, baina 
hemen esaten direnak argihttp://sustatu.com/1214806516#erantzunakMoyua: Foro-de 
Ermuuak   bere eginda, orain espainolen ospakizunen  bilgune.
----- Original Message -----From: "Imanol Trebiño" <[EMAIL PROTECTED]>To: 
"Eibartarrak zerrenda" <[email protected]>
Sent: Monday, June 30, 2008 12:02 AMSubject: Re: [eibar] Tassotti gudari


"tokok"Galdu   dezatela danetara eta beti (espainiardoak).  Julen Gabiriak 
behinesan zuela   uste dot.Nik   esaten dot,  37-0  galtzen badabe,  bada  
askoz be hobeto.   - Etxuat aditzen. Espainiarren hain kontrakoa izan, eta gero 
jo etafuego Espainiako ligako partiduak ikustera joan. Hi, Bertoko, Atletixa 
galduedo irabazi kondenatuta dago Espainiako liga jokatzera, eta behin 
etaberriro betiko ekipoen kontra jokatzera. Non dago interesa? 
Espainiarrenkontra "gozatzen" baino, hobe da Espainiaz paso egitea. Aiiii, 
baina zelakogustora gaozen "Espainiaren kontra" lotuta egoten!!   Segitu jok 
inoiz, esate baterako, prentsa internazioanalak Bartzelonataldeaz egitten daben 
tratamentua? Katalan batzuk esaten dabe Bartzelonadala katalanen ikurra 
munduan. Guzurra. Espainiatik kanpo Bartzelona "taldeespainola" da, eta kitto.  
 .----- Original Message -----From: "Luistxo Fernandez" <[EMAIL PROTECTED]>To: 
"Eibartarrak zerrenda" <[email protected]>Sent: Saturday, June 28, 2008 
6:06 PMSubject: [eibar] Tassotti gudariBihar, seguruenik, Espainiarekin egongo 
naiz. Ez dakit buruak, arimak,bihotzak ala guntzurrunak agintzen duten, baina 
hala izango delakoannago.Gogoratzen naiz orain Espainiarekin "bat eginda" 
sentitu izan naizenbeste bi futbol partidurekin.Estatu Batuetako mundialean 
(1994), Italia-Espainia kanporaketa, etaLuis Enriqueri Tassottik ukalondokada 
basatia arean minutua falrazela. Penalti ez zuen ikusi arbitroak. Eta 
enpatatzeko aukera akabo.Handik egun gutxira, pintada gogoangarria ikusi nuen 
Donostian,Atotxako tren azpiko tunelean:TASSOTTI GUDARILUIS ENRIQUE 
JODETELehenago denboran, Arconadak selekzioarekin jokatu zuen azkenpartidua. 
Eurokopako finala Parisen (1984), Frantzia-Espainia.Hankartetik sartu zioten 
Arconadari bere bizitzako golik 
tontoena.Luistxo_______________________________________________Harpidetza 
eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED] jarriz 'unsubscribe' (horixe 
bakarrik, komatxo barik)Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea 
berresteko._______________________________________________Harpidetza eteteko, 
bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED] jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, 
komatxo barik)Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea 
berresteko._______________________________________________Harpidetza eteteko, 
bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED] jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, 
komatxo barik)Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea 
berresteko._______________________________________________Harpidetza eteteko, 
bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED] jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, 
komatxo barik)Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea 
berresteko.


_______________________________________________Harpidetza eteteko, bidali mezua 
hona:   [EMAIL PROTECTED] jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo 
barik)Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea 
berresteko._______________________________________________Harpidetza eteteko, 
bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED] jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, 
komatxo barik)Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea 
berresteko.


_______________________________________________Harpidetza eteteko, bidali mezua 
hona:   [EMAIL PROTECTED] jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo 
barik)Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_________________________________________________________________
MSN Video. 
http://video.msn.com/?mkt=es-es
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to