Ba ni egon nok pentsatzen asteleheneko zutabian Espainiaz bat egin dotela idaztia (irabazi nahiz galdu). Nik uste juat hainbat arrazoi dakatela Espainaren alde agertzeko (Alemaniaren alde agertzeko ez jatak errazoi bat bera be bururatzen). Baina nere buruari esaten jetsat: "Ze premiña dakak hik Amatiño, kakatzar horretan sartzeko?". Ez jakixat zer egingo doten. Iñork gura bajok errazoiak emotia, alde zein kontra, denporaz dagok. Gero nahi dotena egingo juat, jakina. Edo beste edozertaz idatzi...
Amatiño -----Mensaje original----- De: [EMAIL PROTECTED] [mailto:[EMAIL PROTECTED] nombre de Luistxo Fernandez Enviado el: sábado, 28 de junio de 2008 19:06 Para: Eibartarrak zerrenda Asunto: [eibar] Tassotti gudari Bihar, seguruenik, Espainiarekin egongo naiz. Ez dakit buruak, arimak, bihotzak ala guntzurrunak agintzen duten, baina hala izango delakoan nago. Gogoratzen naiz orain Espainiarekin "bat eginda" sentitu izan naizen beste bi futbol partidurekin. Estatu Batuetako mundialean (1994), Italia-Espainia kanporaketa, eta Luis Enriqueri Tassottik ukalondokada basatia arean minutua falra zela. Penalti ez zuen ikusi arbitroak. Eta enpatatzeko aukera akabo. Handik egun gutxira, pintada gogoangarria ikusi nuen Donostian, Atotxako tren azpiko tunelean: TASSOTTI GUDARI LUIS ENRIQUE JODETE Lehenago denboran, Arconadak selekzioarekin jokatu zuen azken partidua. Eurokopako finala Parisen (1984), Frantzia-Espainia. Hankartetik sartu zioten Arconadari bere bizitzako golik tontoena. Luistxo _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
