"tokok"
Galdu   dezatela danetara eta beti (espainiardoak).  Julen Gabiriak behin
esan zuela   uste dot.
Nik   esaten dot,  37-0  galtzen badabe,  bada  askoz be hobeto.

    - Etxuat aditzen. Espainiarren hain kontrakoa izan, eta gero jo eta 
fuego Espainiako ligako partiduak ikustera joan. Hi, Bertoko, Atletixa galdu 
edo irabazi kondenatuta dago Espainiako liga jokatzera, eta behin eta 
berriro betiko ekipoen kontra jokatzera. Non dago interesa? Espainiarren 
kontra "gozatzen" baino, hobe da Espainiaz paso egitea. Aiiii, baina zelako 
gustora gaozen "Espainiaren kontra" lotuta egoten!!

    Segitu jok inoiz, esate baterako, prentsa internazioanalak Bartzelona 
taldeaz egitten daben tratamentua? Katalan batzuk esaten dabe Bartzelona 
dala katalanen ikurra munduan. Guzurra. Espainiatik kanpo Bartzelona "talde 
espainola" da, eta kitto.

    .

----- Original Message ----- 
From: "Luistxo Fernandez" <[EMAIL PROTECTED]>
To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]>
Sent: Saturday, June 28, 2008 6:06 PM
Subject: [eibar] Tassotti gudari

Bihar, seguruenik, Espainiarekin egongo naiz. Ez dakit buruak, arimak,
bihotzak ala guntzurrunak agintzen duten, baina hala izango delakoan
nago.

Gogoratzen naiz orain Espainiarekin "bat eginda" sentitu izan naizen
beste bi futbol partidurekin.

Estatu Batuetako mundialean (1994), Italia-Espainia kanporaketa, eta
Luis Enriqueri Tassottik ukalondokada basatia arean minutua falra
zela. Penalti ez zuen ikusi arbitroak. Eta enpatatzeko aukera akabo.
Handik egun gutxira, pintada gogoangarria ikusi nuen Donostian,
Atotxako tren azpiko tunelean:
TASSOTTI GUDARI
LUIS ENRIQUE JODETE

Lehenago denboran, Arconadak selekzioarekin jokatu zuen azken
partidua. Eurokopako finala Parisen (1984), Frantzia-Espainia.
Hankartetik sartu zioten Arconadari bere bizitzako golik tontoena.

Luistxo
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to