Gai honi buelta asko ematen dizkiot eta hemen azaldu nahi nuke. Norbait mintzen bada barkatu.
Batetik elkartasun guztia Somalia inguruko uretan arrantzan ibili behar duten arrantzaleei. Ez diet ezer txarrik opa eta nahiago nuke egoera hobean lan egiterik izango balute. Ulertzen ez dudana da, zergatik bidali behar diegun denon artean ordaindutako babes bat Somaliaraino arrantzara joan diren pertsona batzuei. Munduan egoera guztiak ez dira hemen bezain idilikoak, hori badakigu. Azken egunetan gertatutakoen garrantzia gutxitzea ere ez dut nahi baina Irakekin (adibidez) alderatuta ederki bizi gara, dudarik gabe. Kontua da agian Afganistan edo Iraken badaudela makina erreminta saldu edo fabrikatzeko aukerak, baina oraingoz hemengo enpresak ez doazela hara lanera, badakitelako zer dagoen. Horrela bada, ez nuke ulertuko guk ordaintzen dugun ejerzito horrek Fagorren fabrika bat defendatzera joan beharko balu Pakistan edo Irakera. Argi daukat ere, hara joan diren arrantzaleak ez doazela gustoz toki haietara, eta hara bidali dituztenak hemen egongo direla, poltronaren batean jarrita CNN bidez beraien barkuari begira. Orduan, zergatik ez dio norbaitek poltronan jarrita dagoen horri publikoki esaten: "Aizu kontratatu ezazue zuen kontura segurtasun zerbitzua edo ekarri bueltan arrantzale horiek"? Gari
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
