Desberdintasun bat: -hemengo langileak doaz -hemengo enpresa doa hango langileak kontratatzera
eta datu bat: -itsasoan, beste Estatu baten mugan ez zauden bitartean, espainiar bandera duen barko batean bazoaz, legalki Españan zaude (hori daukat ulertuta, behintzat). j. 2008/9/22 Gari Araolaza <[EMAIL PROTECTED]> > Ahaztu zait, > > Antolojikoa, Zaldieroaren biñeta, Somaliako euskal atunaren inguruan: > > http://www.berria.info/argazkiak_jarraia/egunekoak/2008-09-19/zaldieroa.jpg > > Gari > > > On Mon, Sep 22, 2008 at 4:42 PM, Gari Araolaza <[EMAIL PROTECTED]> wrote: > >> Gai honi buelta asko ematen dizkiot eta hemen azaldu nahi nuke. Norbait >> mintzen bada barkatu. >> >> Batetik elkartasun guztia Somalia inguruko uretan arrantzan ibili behar >> duten arrantzaleei. Ez diet ezer txarrik opa eta nahiago nuke egoera hobean >> lan egiterik izango balute. >> >> Ulertzen ez dudana da, zergatik bidali behar diegun denon artean >> ordaindutako babes bat Somaliaraino arrantzara joan diren pertsona batzuei. >> Munduan egoera guztiak ez dira hemen bezain idilikoak, hori badakigu. Azken >> egunetan gertatutakoen garrantzia gutxitzea ere ez dut nahi baina Irakekin >> (adibidez) alderatuta ederki bizi gara, dudarik gabe. >> >> Kontua da agian Afganistan edo Iraken badaudela makina erreminta saldu edo >> fabrikatzeko aukerak, baina oraingoz hemengo enpresak ez doazela hara >> lanera, badakitelako zer dagoen. Horrela bada, ez nuke ulertuko guk >> ordaintzen dugun ejerzito horrek Fagorren fabrika bat defendatzera joan >> beharko balu Pakistan edo Irakera. >> >> Argi daukat ere, hara joan diren arrantzaleak ez doazela gustoz toki >> haietara, eta hara bidali dituztenak hemen egongo direla, poltronaren batean >> jarrita CNN bidez beraien barkuari begira. Orduan, zergatik ez dio norbaitek >> poltronan jarrita dagoen horri publikoki esaten: "Aizu kontratatu ezazue >> zuen kontura segurtasun zerbitzua edo ekarri bueltan arrantzale horiek"? >> >> Gari >> > > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
