Ahaztu zait, Antolojikoa, Zaldieroaren biƱeta, Somaliako euskal atunaren inguruan:
http://www.berria.info/argazkiak_jarraia/egunekoak/2008-09-19/zaldieroa.jpg Gari On Mon, Sep 22, 2008 at 4:42 PM, Gari Araolaza <[EMAIL PROTECTED]> wrote: > Gai honi buelta asko ematen dizkiot eta hemen azaldu nahi nuke. Norbait > mintzen bada barkatu. > > Batetik elkartasun guztia Somalia inguruko uretan arrantzan ibili behar > duten arrantzaleei. Ez diet ezer txarrik opa eta nahiago nuke egoera hobean > lan egiterik izango balute. > > Ulertzen ez dudana da, zergatik bidali behar diegun denon artean > ordaindutako babes bat Somaliaraino arrantzara joan diren pertsona batzuei. > Munduan egoera guztiak ez dira hemen bezain idilikoak, hori badakigu. Azken > egunetan gertatutakoen garrantzia gutxitzea ere ez dut nahi baina Irakekin > (adibidez) alderatuta ederki bizi gara, dudarik gabe. > > Kontua da agian Afganistan edo Iraken badaudela makina erreminta saldu edo > fabrikatzeko aukerak, baina oraingoz hemengo enpresak ez doazela hara > lanera, badakitelako zer dagoen. Horrela bada, ez nuke ulertuko guk > ordaintzen dugun ejerzito horrek Fagorren fabrika bat defendatzera joan > beharko balu Pakistan edo Irakera. > > Argi daukat ere, hara joan diren arrantzaleak ez doazela gustoz toki > haietara, eta hara bidali dituztenak hemen egongo direla, poltronaren batean > jarrita CNN bidez beraien barkuari begira. Orduan, zergatik ez dio norbaitek > poltronan jarrita dagoen horri publikoki esaten: "Aizu kontratatu ezazue > zuen kontura segurtasun zerbitzua edo ekarri bueltan arrantzale horiek"? > > Gari >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
