Kaixo:
Oraintxe entzun dut Euskadi Irratian Alex Aranzabalek, Eibar futbol
taldeko presideordeak, gidatu duela gaurko asanblada. Dirudienez,
presidente gaixorik zegoen eta horregatik tokatu zaio lan hori Alexi.
Irrati esatariak gehitu duenez, abenduaren amaieran utziko omen dio
Jaime Barriusok presidente izateari, Gipuzkoako futbol federazioko
presidente izan edo ez izan (hautagaia da une honetan). Gauzak
horrela, Aranzabal izango omen da Eibar(re)ko presidentea.
Lehenengo aldia da irratian entzun dudala tipoa hau, baina konfiantza
ematen du. Ezaguna egiten zaizue?
Ea zer gertatzen den sapatuan Donostiyan. Reala, erakunde gisa,
galtzorian dago, baina igual irabazteko gai dira gure mutilak.
Erral: ez haserretu kazetari gipuzkoarzentristekin. Edo bai. Zuk ikusi.
itrr
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.