Mikel Iturria(e)k dio:
Kaixo:
Oraintxe entzun dut Euskadi Irratian Alex Aranzabalek, Eibar futbol
taldeko presideordeak, gidatu duela gaurko asanblada. Dirudienez,
presidente gaixorik zegoen eta horregatik tokatu zaio lan hori Alexi.
Irrati esatariak gehitu duenez, abenduaren amaieran utziko omen dio
Jaime Barriusok presidente izateari, Gipuzkoako futbol federazioko
presidente izan edo ez izan (hautagaia da une honetan). Gauzak horrela,
Aranzabal izango omen da Eibar(re)ko presidentea.
Lehenengo aldia da irratian entzun dudala tipoa hau, baina konfiantza
ematen du. Ezaguna egiten zaizue?
Ezaguna? Laguna ere bai...
Herri Irratiko zuzendaria da, enpresa ikasketak egina Deustuko
Unibertsitatean eta hainbat saltsatan ibilitaakoa. Besteak beste Eibarko
Klub Deportiboko xake taldean, nire monitore/irakaslea izan zen Mexikora
joan zen arte.
Ea zer gertatzen den sapatuan Donostiyan. Reala, erakunde gisa,
galtzorian dago, baina igual irabazteko gai dira gure mutilak.
Erral: ez haserretu kazetari gipuzkoarzentristekin. Edo bai. Zuk ikusi.
Bai bai, atzo Mundo Deportivon Xabier Isasak idatzi zuen. Epaitegira
joateko moduko artikulua.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.