Klaro. Horregatik egiten zitzaidan ezaguna: Herri Irratiko zuzendaria
delako. Eskerrik asko, Erral.
Ah! Eta Isasarena ez dut irakurri, baina ez dut irakurtzeko gogorik
ere. Hauek guztiek Madrid-Bartzelona-besteak komunikabideetan
agertzen den kontu hori hemen aplikatu nahi dute. Zuek askotan esan
bezala, badirudi Zubeitako errebueltan amaitzen dela Gipuzkoa. Eta
tamalez ez da bakarrik DVrekin gertatzen gauza.
Aio.
At 22:46 06/11/2008, you wrote:
Mikel Iturria(e)k dio:
Kaixo:
Oraintxe entzun dut Euskadi Irratian Alex Aranzabalek, Eibar futbol
taldeko presideordeak, gidatu duela gaurko asanblada. Dirudienez,
presidente gaixorik zegoen eta horregatik tokatu zaio lan hori Alexi.
Irrati esatariak gehitu duenez, abenduaren amaieran utziko omen dio
Jaime Barriusok presidente izateari, Gipuzkoako futbol federazioko
presidente izan edo ez izan (hautagaia da une honetan). Gauzak
horrela, Aranzabal izango omen da Eibar(re)ko presidentea.
Lehenengo aldia da irratian entzun dudala tipoa hau, baina
konfiantza ematen du. Ezaguna egiten zaizue?
Ezaguna? Laguna ere bai...
Herri Irratiko zuzendaria da, enpresa ikasketak egina Deustuko
Unibertsitatean eta hainbat saltsatan ibilitaakoa. Besteak beste
Eibarko Klub Deportiboko xake taldean, nire monitore/irakaslea izan
zen Mexikora joan zen arte.
Ea zer gertatzen den sapatuan Donostiyan. Reala, erakunde gisa,
galtzorian dago, baina igual irabazteko gai dira gure mutilak.
Erral: ez haserretu kazetari gipuzkoarzentristekin. Edo bai. Zuk ikusi.
Bai bai, atzo Mundo Deportivon Xabier Isasak idatzi zuen. Epaitegira
joateko moduko artikulua.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.