Aspaldi euki neban joku honen berri. Goguak ditxut ba partidatxo bat botatzeko, ia ze moduzkua dan. Zorionak!
On Tue, Nov 11, 2008 at 6:25 PM, oier gorosabel larrañaga <[EMAIL PROTECTED]> wrote: > Kaixo fluoreszentiak eta yuyuak. > > Badakizue Eibar.org elkartekuok laster kaleratuko dogula juan dan urte ta > erdixan pil-pillian egosittako jokua: Kalamuako Parlamentua. Ediziño > elegantia izanda be, nahikua merke salduko da (17 euro). Beraz ez dago > atxekirik: ¡Eibarko etxe bakotxian, Kalamuko Parlamentu bat! Aurtengo > Gabonetako sobremesetan jokatzeko. > > Udalak betiko dendetan salduko dau jokua, Zabaltzen banatzaillian bittartez. > Halan be, Eibar.org-ekuak ediziñuan %33a hartu dogu gure kontura saltzeko; > izan be, inprentia Udalak ordaindu badau be, beste gasto eta lan guztiak > gure gain geratu dira eta hori bardintzeko joko asko saldu bihar doguz. > Momentuz hónek lekuetan: > - Aurkezpen egunian Portalean. > - Durangoko azokan, Badihardugun standian. > - Kalian (domeketan Tupiko arkupetan tenderetia jartzeko asmua dakat, handik > ez banabe bialtzen behintzat). > - Internetez > > Aurkezpena Azaruan azken astian izango da, 25n inguruan, baiña datorren > astian esango detsuet zehatz eguna eta programia. > > Hor beheian dakazuez jokuan gaiñeko detalle gehixago. > > O. > > ********************************* > > "Kalamuako Parlamentua", Eibarko galdera-erantzunen jokua, Azaroko azken > astian egongo da kalian. > > Juan dan urte eta erdixan prestatzen ibilli eta gero, Kalamuko Parlamentua > prest izango dogu aurtengo Gabonetarako. Oka jokuan estiloko tablero baten > gaiñian, jokalarixak gure herrixari buruzko ezagupena neurtu ahal izango > dabe 1260 galderekin. Gitxienez 2 eta gehixenez 24 lagunek jokatu leikie, > eta gazte unibertsitarixuak nahiz eskolarik bako aittitta-amamak irabazteko > aukera bardiñak dakez. > > Kalamuko Parlamentua "Eibar.org" internet erabiltzaillien elkartiak asmatu, > sortu, diseiñatu eta argitaratutakua da, Eibarko Udalan dirulaguntziakin. > Hasieratik argi izan dogu joko ona egin nahi genduala, itxuraz politta, > landutako galderak, berezko balixo artistikuakin, materixal onakin... urte > askotarako jokua, azken fiñian. Honek ekarriko leukian prezio garestixa asko > arindu da Udalan dirulaguntziari esker, eta gure helburua lortu dogu: > kalidadezko jokua, edozeiñek erosteko moduko preziuan. > > Kredituak: > • Argitaratzailea: Eibar.org elkartea > • Laguntzailea: Eibarko Udala > • Koordinatzailea: Oier Gorosabel > • Ilustrazioak: Patxi Argarate > • Diseinua eta maketazioa: Zaloa Etxaniz eta Maite Rementeria > • Galderak: Oier Gorosabel, Asier Sarasua, Leire Narbaiza, Zaloa > Etxaniz, Gari Araolaza, Josu Mendikute, Maite Rementeria, Juanan > Argoitia, Eneko Astigarraga, Oier Araolaza, Asier Arregi, Aintzane > Agirrebeña. > • Galderen aukeraketa eta orrazketa: Asier Sarasua > • Zuzenketa linguistikoa: Aintzane Agirrebeña, Leire Narbaiza eta > Asier Sarasua. > • Azpiegitura teknikua: Garikoitz Araolaza > • Gestiñua: Eneko Astigarraga > > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
