Afarira ale bat eruan geinke, aurrekuan moduan taldeka jol... barkatu,
jokatzeko. Eta Superandoni afarira etorri leike, jokua probatzeko. Apuntatu,
errez-erreza da:
http://eibar.org/afaria
josu.




2008/11/11 Andoni Azkarate <[EMAIL PROTECTED]>

> Aspaldi euki neban joku honen berri. Goguak ditxut ba partidatxo bat
> botatzeko, ia ze moduzkua dan. Zorionak!
>
> On Tue, Nov 11, 2008 at 6:25 PM, oier gorosabel larrañaga
> <[EMAIL PROTECTED]> wrote:
> > Kaixo fluoreszentiak eta yuyuak.
> >
> > Badakizue Eibar.org elkartekuok laster kaleratuko dogula juan dan urte ta
> > erdixan pil-pillian egosittako jokua: Kalamuako Parlamentua. Ediziño
> > elegantia izanda be, nahikua merke salduko da (17 euro). Beraz ez dago
> > atxekirik: ¡Eibarko etxe bakotxian, Kalamuko Parlamentu bat! Aurtengo
> > Gabonetako sobremesetan jokatzeko.
> >
> > Udalak betiko dendetan salduko dau jokua, Zabaltzen banatzaillian
> bittartez.
> > Halan be, Eibar.org-ekuak ediziñuan %33a hartu dogu gure kontura
> saltzeko;
> > izan be, inprentia Udalak ordaindu badau be, beste gasto eta lan guztiak
> > gure gain geratu dira eta hori bardintzeko joko asko saldu bihar doguz.
> > Momentuz hónek lekuetan:
> > - Aurkezpen egunian Portalean.
> > - Durangoko azokan, Badihardugun standian.
> > - Kalian (domeketan Tupiko arkupetan tenderetia jartzeko asmua dakat,
> handik
> > ez banabe bialtzen behintzat).
> > - Internetez
> >
> > Aurkezpena Azaruan azken astian izango da, 25n inguruan, baiña datorren
> > astian esango detsuet zehatz eguna eta programia.
> >
> > Hor beheian dakazuez jokuan gaiñeko detalle gehixago.
> >
> > O.
> >
> > *********************************
> >
> > "Kalamuako Parlamentua", Eibarko galdera-erantzunen jokua, Azaroko azken
> > astian egongo da kalian.
> >
> > Juan dan urte eta erdixan prestatzen ibilli eta gero, Kalamuko
> Parlamentua
> > prest izango dogu aurtengo Gabonetarako. Oka jokuan estiloko tablero
> baten
> > gaiñian,  jokalarixak gure herrixari buruzko ezagupena neurtu ahal izango
> > dabe 1260 galderekin. Gitxienez 2 eta gehixenez 24 lagunek jokatu leikie,
> > eta gazte unibertsitarixuak nahiz eskolarik bako aittitta-amamak
> irabazteko
> > aukera bardiñak dakez.
> >
> > Kalamuko Parlamentua "Eibar.org" internet erabiltzaillien elkartiak
> asmatu,
> > sortu, diseiñatu eta argitaratutakua da, Eibarko Udalan dirulaguntziakin.
> > Hasieratik argi izan dogu joko ona egin nahi genduala, itxuraz politta,
> > landutako galderak, berezko balixo artistikuakin, materixal onakin...
> urte
> > askotarako jokua, azken fiñian. Honek ekarriko leukian prezio garestixa
> asko
> > arindu da Udalan dirulaguntziari esker, eta gure helburua lortu dogu:
> > kalidadezko jokua, edozeiñek erosteko moduko preziuan.
> >
> > Kredituak:
> > •       Argitaratzailea: Eibar.org elkartea
> > •       Laguntzailea: Eibarko Udala
> > •       Koordinatzailea: Oier Gorosabel
> > •       Ilustrazioak: Patxi Argarate
> > •       Diseinua eta maketazioa: Zaloa Etxaniz eta Maite Rementeria
> > •       Galderak: Oier Gorosabel, Asier Sarasua, Leire Narbaiza, Zaloa
> > Etxaniz, Gari Araolaza, Josu Mendikute, Maite Rementeria, Juanan
> > Argoitia, Eneko Astigarraga, Oier Araolaza, Asier Arregi, Aintzane
> > Agirrebeña.
> > •       Galderen aukeraketa eta orrazketa: Asier Sarasua
> > •       Zuzenketa linguistikoa: Aintzane Agirrebeña, Leire Narbaiza eta
> > Asier Sarasua.
> > •       Azpiegitura teknikua: Garikoitz Araolaza
> > •       Gestiñua: Eneko Astigarraga
> >
> >
> > _______________________________________________
> > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
> [EMAIL PROTECTED]
> > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> >
> > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
> >
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to