Gaur goizean Gasteizko zentro zibiko batera (+- kultur etxe) joan behar
izan dot. Normalian horretan sobran egoten da aparkatzeko tokia baina gaur
-bitxia gero- nahiko kotxe zeuan.
Autotik urten eta musika adittu, "eta hau?". Pausu batzuk egin eta, hara!,
Guardia Zibilaren koarteletik zetorren! Ospakizunan kontua zein dan hemen
dozue:
http://actualidad.terra.es/nacional/articulo/velazquez-guardia-civil-ertzaintza-2887131.htm
Baina neri espektalua interesatzen jata: ikusten zan kuartela barrutik dana
espainiako banderaz bete zebela -barruko paretetan ikusten ziran- musika
militarra, eta halako batean pun!!! tiro hotsak batera.
Baina hori dana, kuartelaren harresi sendo eta altuen barruan. Bai, zarata
eta espektakulu (eta harrokeri?) asko, baina lau pareten artian, kanpoko
mundutik ziharo aparte. Nahiko ridikulua.
Momentu horretan Iraken aipatzen daben "zona berde" hori gogoratu desta.
Barrukoak agindu? bai?
Une batez sartzea pentsau dot, espektakulua ikustea, baina harresi alde
batetik beittu eta atia ikusi ez, beste batetik beittu eta atia bez, edo bai?
uiiiiiii, paso, hobe ez banaiz sartzen. Uiiii. Agur.
.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.