Andonik dio:

Bueno, garbiketa eitxen neuala hari hau topau ta momentuan komentau ez
nebana gogorau dot, oin komentauko dotena.

Aurtengo sanjuanen preparaziñuetan zan, ez dakitx Josu jauna bertan
zeuan ala ez. Gauzia da Eibarko zezen plazan geuazela GASTEkide
batzuk, jokuetarako bi pizina haundixak urez betetzen (kostau
jakuna!). Oker ez banau Espainiak jokatzen zeban eurokopan. Foballa ez
dot asko jarraitzen eta ezin detzuet esan ze fasetan zan edo zeinen
kontra. Dakigun bezela Espainiak irabazi zeban. Ba orduantxe gu be
nahiko flipauta geratu giñan, kuarteletik kriston orruak entzuten zian
eta nere ustez disparuak zian hotsak bebai. "Que viva España"
kantatzen zeuazen etengabe. Ederra espektakulua!

Bueno sin mas, hori zan. Ez dakitx orduan edo beste egunen baten zala
baina norbaitxek kontau zestan guardia zibilak eon ziala zoruan pare
motor edo patrolakin Eibartik gora ta behera.

Nik:
Ez dot uzte hor arazoa larririk dagoenik, hoiek eta hoiena jakinekoa
baita.
Arazoa nire ustez beste bat da: otso asko dagoela arkume narrua gainetik
jantzita, hoiek nabarmendu eta beren izenez deitu behar jake otso eta
etsai.
Horretarako euskeraren eta euskal kulturan inguruan benetan nola
mugitzen diren fijatu behar da, eta horretan ere euren "kamuflaje
kamaleonikoaz" ederki baliatzen dira, hau bai arazo larria¡


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to